Skip to main content

ELA

Kataluniaren alde mobilizatzeko deia egin dute sindikatuek

2019-10-16
ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuak agertu dira batera epai erabat politikoa dela salatzeko. Gizarte osoa interpelatzen duen sententzia dela azpimarratu dute eta, beraz, Gure Esku Dago plataformarekin bat egiteko deia zabaldu dute.
Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek greba "gogortuko" dutela iragarri dute

2019-10-07
Grebaren kondizioak "gogortu" egingo dituztela adierazi dute ELA sindikatutik, eta greba mugagabea egitea ere aukeren artean dagoela azaldu dute.
2008tik %48 okertu da pobrezia larrian daudenen egoera, ELAren arabera

2019-10-03
Eusko Jaurlaritzak abuztuan eman zuen argitara 2018ko Pobreziaren eta Gizarte-Ezberdintasunen Inkesta. Bertan azaltzen diren datuen balorazioa egin du ela sindikatuak. Azaldu dutenez, Urkulluren agintaldiak pobrezia handitzea ekarri du.
GAKOAK | 2019-09-19

2019-09-19
Gaurko Gakoak saioan, Harro EH elkarteari elkarrizketa egingo diogu. Hainbat mahainguru eta manifestazio antolatu ditu asteburuan Bilbon EuroPride-en bileren kontra, "Harro ez da pride" lelopean. Jokin Azkue HABEko zuzendariarekin ere hitz egin dugu EGAren desagerpenak uzten duen panorama berriaz.
Eusko Jaurlaritza salatuko dute ikastetxeen arteko desberdintasuna areagotzeagatik

2019-09-19
ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuen esanetan, Eusko Jaurlaritzak eskola publiko eta pribatu edo itunpekoen arteko desberdintasunak handitzen ditu bere erabakiekin. Eta horietako batzuk, legez kanpokoak direla adierazi dute.
ELA sindikatuak Gasteizko epaitegiari eskatu dio Osakidetza Garapen Profesionala ordaintzera behar dezala

2019-09-10
Osakidetzak ez ditu ordaindu oraindik 2011ko Garapen Profesionalaren deialdiari dagozkion diru-sarrerak, ELA sindikatuak salatu duenez. 10.000 langileri eragiten dien auzia da. ELA sindikatuak 2018ko maiatzean irabazi zuen epai batek ordaintzera behartzen du Osakidetza. Epai horrek jasotzen du Osakidetzako langileei soldata-osagarri bat kendu zietela nominatik. Momentu honetan, zorra 130 milioi eurokoa da. Egoera horren aurrean, ELAk epaitegiari eskatu dio Osakidetza behar dezala epaia betetetzera.
 
bannerra