Skip to main content

ELA

Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek grebari ekin diote berriz

2019-06-17
Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek grebari ekin diote berriz, eta protesta egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren atariaren aurrean. Txomin Lasa ELAko sindikatuko kideak adierazi du 26 greba egun egingo dituztela; guztira 88 greba egun egingo dituzte eta azpimarratu du borrokan jarraituko dutela Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardura faltaren aurrean.
Hiru eguneko kanpaldia egingo dute Boulevardean soldata arrakala salatzeko

2019-06-14
Ekainaren 19an 9 hilabete beteko dituzte greban Gipuzkoako komisaldegi eta epaitegietako langileek. Horregatik erabaki dute kanpaldia Ekainaren 17tik 19ra egitea, Donostiako Boulevardean. Komisaldegi eta epaitegietako garbitzaileek kale garbitzaileek baino soldata baxuagoak dituzte. Kale garbitzaileen kasuan gehien gehienak gizonezkoak dira, eta epaitegi eta komisaldegietan berriz emakumezkoak. Sindikatuek salatu dutenez soldata arrakala %13koa da komisaldegietan lan egiten dutenen kasuan, eta %7koa epaitegietako garbitzaileen kasuan.
Bizkaiko metal arloko milaka langile irten dira kalera lan hitzarmen duin bat eskatzeko

2019-06-07
Jarraipen zabala izan du gaurkoan ere Bizkaiko metal arloko grebak. Sindikatuen arabera langileen %85ak egin du bat greba deialdiarekin. Patronalak, aldiz, parte hartzea %20koa bakarrik izan dela dio. Bilbon, milaka izan dira sindikatuek hiriaren erdigunean deitutako manifestazioarekin bat egin dutenak. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuez gain, manifestazioarekin bat egin dute ESK, USO, CNT eta CGT-k ere. 6.000 lagun inguru, naiz.eus-en arabera. Sektoreko lan hitzarmen bat eskatzen dute langileek.
ELAk 18 enpresa salatu ditu Anoetako obretako irregulartasunekin lotuta

2019-06-07
Igor San Jose eraikuntza alorreko arduradunak azaldu duenez, 200 langile baino gehiagok dokumentazio faltsuarekin aritu behar izan dute lanean. Gaineratu duenez, erakundeek badakite gainera zein den egoera, dagoeneko 250.000 eurorainoko isunak ezarri baitizkiete. Ez da hori enpresek duten zor bakarra, langileei 4,5 milioi euro zor baitizkiete, ordaindu gabeko soldatak eta kotizazioak aintzat hartuta.
EAEn alokairuaren batez besteko prezioaren errekor historikoa salatu du ELAk

2019-06-03
EAEn alokairuaren batez bezteko prezioak errekor historikoa jo duela salatu du ELAk. Sindikatuaren esanetan, alokairuaren prezioa %10 igo da azken urtean, eta etxebizitzarena %8,9. 2019ko datuak kontuan hartuta, EAEn lehen hiruhilekoan alokairuaren batez besteko prezioa 1.047, 7 eurokoa dela adierazi dute sindikatuko kideek, iaz baino 10 altugoa. Eara berean etxebizitzaren salmentaren prezioak ere %8,9ko igoera izan duela azpimarratu dute sindikatuko kideek.
Gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin du azken hilabeteko lan-istripuak salatzeko

2019-05-28
Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean, gehiengo sindikalak agerraldi bateratua egin du gaur goizean. Azken hilabetean izandako lan-istripuak ardatz, Jaurlaritzari langileen segurtasuna lehen lerrora ekartzea eskatu diote. Hainbat salaketa plazaratu dituzte, tartean, eskulan merkeak eta prekarietateak dakartzaten ondorio latzak, askotan hildakoak eragiten dituztela. Azken hilabetean 5 hildako egon dira lanean zihardutela. Sindikatuen bozeramaileek garraiolarien egoera bereziki larria dela adierazi dute, azken hilabetean 4 hildako izanik. Bestalde, UGT sindikatuak agerraldi propioa egin du arrazoi berdinarengatik, Bilbon duen egoitzan.
 
bannerra

bannerra