Skip to main content

senpere

Herri Urrats | Senpereko besta!

2013-05-12

Hogeita hamar, hogeita abar, ... Bide errazik ez, baina gustuko lana bai. Herri Urrats festaren 30. ekitaldia bertatik bertara bizi izan dugu, eta egunak emandakoarekin saio berezia osatu dugu. Ekitaldia, haurren gunea, gazteen joan-etorriak, kontzertuak, eta oro har, lakuaren inguruan girorik ez da falta izan. Beste hainbeste izanen direla badakigu, eta horren testigu izaten saiatuko gara.

Etxea izan da aurtengo Herri Urratseko topalekua

2020-05-11
Senperen egiten den Ipar Euskal Herriko Ikastolen jaia, modu desberdinean ospatu dute koronabirusak eragindako osasun krisia dela eta. Seaskak eta Kanaldudek bat egin dute igandean, saio berezia zuzenean emanez herri telebista honen webgunetik, jaia etxetik ospatzeko xedez. Aurtengo leloa, Gaki Ge Senpereko herritarrek erabiltzen dute “bagoaz” esateko. Hala du izena baita saioan aurkeztu den aurtengo bideoklipak. Bestak beste, zuzenekoan, musika eta bertsoak izan dira eta topa ere egin dute herritarrek, urteroko giroa imitatzeko asmoz. Antolatzaileek adierazi dutenez, ez dute etsiko eta pandemiak ahalbidetzen badu, irailaren 20an ospatuko dute Herri Urrats Senpereko lakuan.
Herri Urrats jaialdia ospatuko dute igandean, 'LK' lelopean

2019-05-10
Senpereko laku inguruan Herri Urrats ospatuko dute datorren igandean. 36. edizioa izango da aurtengoa 'LK' lelopean, euskaraz mintzatzearen aldeko apustuari erreferentzia egiteko. Festa eta dirua biltzeaz gain, Seaska Ikastolen Federazioak Manex Erdozainzi Etxart Kolegioari laguntzea du helburu.
Euskal Herriak nor izan nahi duela aldarrikatuko dute Tourrean

2018-07-13

Ekimenaren sustatzaileek jai gune bat antolatu dute erlojupekoaren ibilbideko 14. kilometroan, Uztaritze eta Zuraide artean, eta asmoa 12.00etan mosaiko handi bat egitea da.

Hori ez da baina asmo bakarra izango, ibilbidean barrena “You are in The Basque Country. Euskal Herria helmuga” lelodun afixak banatuko dituzte. Donostian aurkeztu dute egitaraua, eta, besteak beste, Mikel Astarloza, Miguel Mari Lasa eta Txomin Perurena txirrindulari ohien babesa jaso dute, eta Aritz Bagues Muriaseko txirrindulariarena.

Egitasmoa abian jartzeko boluntarioak ere beharko dituzte, eta laguntzeko prest dagoen orok www.Tourra.eus webgunean eman dezake izena. Era berean, mosaikoan parte hartu nahi duenak aurretik izena ematea eskertuko lukete, webgunean ere bai. Festagunea bezperatik irekiko dute, eta bertan taberna eta animazioa egongo da. Lasterketa jarraitzeko pantaila erraldoia ere egongo da. Zaleei bezperatik joatea gomendatu diete, erlojupekoaren egunean 09:00etan itxiko baitituzte errepide gehienak.

Mosaikoa eta afixa banaketa 28an izango da, eta astebete lehenago bizikleta martxa antolatu dute erlojupekoaren ibilbidea egiteko. Irteera goizeko 10.00etan izango da, Senpereko Utsalea aparkalekuan. Osatzen den multzoarekin ibilbidea egingo dute, Ezpeletaraino. Behin bukatuta, autoa Senperen utzi duenak 11 kilometro ditu irteera punturaino.

Herri Urrats | Jalgi!

2016-05-08

"Jalgi" lelopean milaka lagun bildu dira Senperen. Hogeita hamahirugarren festa izan da aurtengoa eta Bernart Etxepare Lizeoan Lanbide Heziketa eskainiko duen eraikin berrira bideratuko da lortutakoa.

"Herri Urrats" saio berezia igandean maiatzak 8!

2016-05-08

Datorren maiatzaren 8an Herri Urrats ospatuko da Senperen eta Hamaika telebista bertan izango da. Gaueko 22.00etan eskainiko dizuegu egunak emandakoarekin saio berezia.

 
bannerra