Skip to main content

Udalbiltza

Udalbiltza eta EH 11 Kolore elkarlanean hasi dira

2014-05-07

Udalbiltzak hitzarmen bat sinatu du EH 11 Kolore elkartearekin. Honen bidez, diru-laguntza bat emango dio "Euskal Herri anitzarentzat adostasunak" deituriko ekimena bultzatu ahal izateko. Ekimenak hainbat helburu dauzka. Horien artean, herritar guztien eskubideen, betebeharren eta aukeren berdintasuna defendatzea da, haien jatorria edozein dela ere.

 

Udalbiltzak euskal herritartasuna bultzatzeko ekimenak aurkeztu ditu

2014-03-19

Udalbiltzak Euskal Herriaren eta euskal herritartasunaren aitortza bultzatzeko ebazpena aurkeztu du. 200 alkate eta zinegotzik ekarpenak egin ostean onartu zuten agiria pasa den ostiralean. Bizi dugun unea euskal herritartasunean sakontzeko egokia dela azaldu dute eta hori dela eta hainbat ekimen zehaztu dituzte. Batetik, euskal sinboloen erabilera handituko dute. Bestetik, udaletako webguneetan .eus erabilera bultzatuko dute eta azkenik, euskal herritartasuna publikoki adieraziko duen agiri ofizial bat sortuko dute.

Iker Elizalde: "Lehen ministro batek Ipar EHko gaia bere gain hartzen duen lehen aldia da"

2013-11-27

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Iker Elizalde Udalbiltzako gobernukidea eta Hendaiako hautetsia izan dugu. Ipar Euskal Herriko bozez eta besteakoez hitz egin dugu berarekin.

Euskal Herriko LURGIDA app turistikoa sortu du Udalbiltzak

2020-06-24
Gida turistikoaren aplikazioaren bidez, turismo jasangarriagoa eta lurraldearekiko errespetuan oinarriturikoa bultzatu nahi dute. Bestalde, proiektu honek Euskal Herria beste modu batez ezagutzeko aukera eman nahi die barne zein kanpoko bisitariei.
Jabi Asurmendi: "Gure helburu nagusia Euskal Herriko eskualde eta herrien arteko kohesioa bultzatzea da"

2020-02-10
Udalbiltzak Ekonomia Sozial Eraldatzailean oinarritzen diren proiektuak sustatuko ditu despopulazio, langabezia tasa altuak eta zerbitzuen irisgarritasunean arazoak dituzten eskualdeetan. Proiektu horiei buruz, nazio eraikuntzan, eta kotnu gehiago izan ditugu hizpide Jabi Asurmendi Udalbiltzako presidentearekin.
GAKOAK | 2019-09-18

2019-09-18
Espainiako Estatuko hauteskundeak izango dira gaurko Gakoak albistegiko albiste nagusia. Altsasuko auzia aztertu du Auzitegi Goren espainiarrak.
 
bannerra

bannerra