Skip to main content

jardunaldi

June Fernandez: “Euskarazko hedabideetan onarpen gehiago dago feminismotik komunikatzeko”

2019-10-10
Kazetaritza feministari buruzko lehen jardunaldiak burutu dira urriaren 9 eta 10ean. Mahai-inguru ezberdinek eta tailerrek osatu dute egitaraua eta asko izan dira jardunaldiek emandako fruituak. June Fernandezekin izan gara jardunaldien inguruko balorazioa jasotzeko.
V. Jardunaldi Feministen atarian, 400 neska* gazte batu dira Lizarran

2019-10-09
Egin dezagun topa! lelopean neska* gazteen topaketa feministak burutu dira Lizarran. Gogoeta ezberdinak plazaratzeko gunea izan da, elkarren arteko sareak ehuntzeaz harago, aurrera begirako erronkak zehaztu dituzte, besteak beste, autodefentsaren ildoari helduta.
Euskararen arnasguneen garapenerako jauzia, urriaren 10ean, Azpeitian

2018-09-26

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk, Gaindegiak, Azpeitiko Udalak eta UEUk elkarlanean antolatu dute Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera jardunaldia. Urriaren 10ean egingo da, Azpeitiko San Agustin kulturgunean. Laugarren aldiz egingo da jardunaldia, eta oraingoan, euskararen arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko oinarriak proposatuko dituzte.

Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasunerako zuzendariak nabarmendu du Gipuzkoako Foru Aldundiak zeharkakotasunez lantzen dituen politiken artean dagoela hizkuntzarena, eta estrategikoa deritzo Gipuzkoan euskararen eta herrien garapena lotzeari.

Aurrez egindako jardunaldiek emaitza praktikoak eskaini dituztela uste du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, eta, laugarrenarekin bide bera egin nahi dute hizkuntzaren jasangarritasunean.

Jardunaldiek, orain arte, hizkuntza politikarako neurri praktikoak proposatzeko aukera eman dutela iruditzen zaio Josu Labaka UEMAko lehendakariari eta urriaren 10ean egingo denak jauzi kualitatiboa emateko balio beharko lukeela uste du.

Azpeitiko Udalak ere parte hartu du jardunaldien antolaketan. Eneko Etxeberria alkateak aitortza gisa ulertzen du jardunaldia herri horretan egiteko aukera, eta udalak lantzen dituen bi lan ildoekin lotura duela esan du.

Esan bezala, jardunaldia urriaren 10ean izango da, Azpeitiko San Agustin kulturgunean: 08:30ean harrerarekin hasi eta 18:15ean ondorioen irakurketarekin amaituko da. Tartean, hainbat hitzaldi eta mahai inguru antolatu dituzte.

Euskararen zonifikazioa, garai jakineko erabaki politikoak eragindako bazterkeria

2018-09-24

Larunbatean, ‘Hizkuntza eskubideak bermatzeko legearen bidean’ jardunaldia egingo dute, UEUk antolatuta, Iruñean. Euskararen zonifikazioak Nafarroan eragindako ondorioak aztertuko dituzte bertan, hainbat ikuspegitatik.

Horretarako batzorde akademikoa sortu dute eta bertako partaide den Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Paul Bilbaok salatu du, zonifikazioaren ondorioz, hizkuntza eskubide ezberdinak dituztela nafarrek.

Roldan Jimeno historialaria ere badago batzorde akademikoan, eta haren ustez, Nafarroako egungo hizkuntza egoera garai jakinean hartutako erabaki politikoak eragindako bazterkeria da.

Herritarren protagonismoa aldarrikatu du EH Bilduk, Euskal Estatua eraikitzeko

2018-06-19

Maddalen Iriarte bozeramaileak eta Pello Urizar legebiltzarkideak hartu dute hitza irekiera ekitaldian. Iriartek esan du Euskal Estatua beharrezkoa dela aske izateko eta herritar guztien eskubideak bermatzeko.

Urizarrek, berriz, esan du Euskal Autonomia Erkidegoko autogobernua murriztu egin dela azken urteetan. Hargatik, EH Bilduren proposamena zein den azaldu du: Eusko Legbiltzarrak botere legegilea izatea, Eusko Jaurlaritzak botere exekutiboa, euskal botere judiziala bermatzea eta horiei gizarte edo herritar boterea izango litzatekeena gehitzea. Urizarren hitzetan, Espainiarekiko harremana aldatu beharra dago, berdintasunean oinarritutakoa izan dadin.

Jardunaldien lehen egunean, Ekai Centerreko Adrian Celaya, EHUko irakasle Helena Francok, Lovainako Unibertsitateko dekanorde Bart Maddensek, EHUko ikerlari Jule Goikoetxeak edota EHUko irakasle Unai Fernandez de Betoño dira partaide, besteak beste. Itxierarako, berriz, mahai ingurua antolatu dute Eskoziako Irlandako eta Kataluniako ordezkariekin eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailearekin.

'Jokoteknia' jardunaldia, euskal bideojokoen industraren diagnostikorako

2018-03-27

Maiatzaren 12an, euskarazko bideojokoen lehen jardunaldia egingo dute, Bilbon, 'Jokoteknia' izenburupean. Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolatu dute, 2017ko azarotik dihardute elkarlanean, eta Jokoteknia jardunaldiarekin, euskarari bultzada eman nahi liokete, besteak beste. Azkuna zentroko Bastida aretoan egingo dute jardunaldia, tokiko industriaren eta jokozaleen diagnostikoa egin eta euskal bideojoko garatzaile eta jokalarien joerak ikustea nahi dute.

 

 
bannerra

bannerra