Skip to main content

HerriUrrats

Herri Urrats | Senpereko besta!

2013-05-12

Hogeita hamar, hogeita abar, ... Bide errazik ez, baina gustuko lana bai. Herri Urrats festaren 30. ekitaldia bertatik bertara bizi izan dugu, eta egunak emandakoarekin saio berezia osatu dugu. Ekitaldia, haurren gunea, gazteen joan-etorriak, kontzertuak, eta oro har, lakuaren inguruan girorik ez da falta izan. Beste hainbeste izanen direla badakigu, eta horren testigu izaten saiatuko gara.

Paxkal Indo: "EH euskalduna nahi dutenak Senperera etorri behar dira"

2013-05-09

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Paxkal Indo Seaskako lehendakaria izan dugu. Maiatzaren 12an, igande honetan, ospatuko den Herri Urrats festaz aritu gara. Euskarak Ipar Euskal Herrian duen lekua eta behar duen babesa azpimarratu ditu.

Herri Urrats berezia, Parisek irakasle postu gehiago berma ditzan

2018-05-09

Berezia izango da aurtengo Herri Urrats, datorren ikasturtean 230 ikasle gehiago izango dituztelako Lehen Mailan, eta Parisekin irakasle postuak ezin adostuz ari direlako. Lau irakasle soilik jarriko ditu Frantziako Hezkuntza Ministerioak Seaskaren eskura. Beraz, Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegiorako dirua lortzeaz gain, 25 irakasle behar dituztela aldarrikatzeko baliatuko dute igandeko ikastolen festa.

Asteburuko kultur proposamenak (2017-05-11)

2017-05-12
Oraindik ez dakizula zer egin asteburuan? Eman begiratua gure agendari eta aukeratu zure plan gustokoena! Zinema estreinaldi eta kultur hitzordu interesgarriak aukeratu ditugu zuentzat. Herri Urrats, Miss Karaoke eta Komunak antzezlanak, Oreka TXren ikuskizuna, Mikel Urdangarin...
 
Herri Urrats | Jalgi!

2016-05-08

"Jalgi" lelopean milaka lagun bildu dira Senperen. Hogeita hamahirugarren festa izan da aurtengoa eta Bernart Etxepare Lizeoan Lanbide Heziketa eskainiko duen eraikin berrira bideratuko da lortutakoa.

"Herri Urrats" saio berezia igandean maiatzak 8!

2016-05-08

Datorren maiatzaren 8an Herri Urrats ospatuko da Senperen eta Hamaika telebista bertan izango da. Gaueko 22.00etan eskainiko dizuegu egunak emandakoarekin saio berezia.

 
bannerra