Skip to main content

Alderdiak

Iturgaizek "PPren bozgorailua ozenago entzunarazi" nahi du EAEko lehendakarigai gisa

2020-02-24
Madrildik hartu dute Alfonso Alonso alde batera utzi eta Carlos Iturgaiz izendatzeko erabakia EAEko lehendakarigai. Pablo Casadok zuzentzen duen alderdia Ciudadanosekin batera aurkeztuko da apirilaren 5eko Legebiltzarreko hauteskundeetara eta Alonso, orain arteko EAEko PPko burua, kritiko agertu da erabakiarekin. Hori dela eta alderdiak Iturgaiz jarri du lehendakarigai. Santurtziarra politikara itzuliko da, beraz, 2019ko apirilan bere ibilbidea bukatzea erabaki bazuen ere.
Marko propioaren defentsa aldarrikatu dute sindikatu abertzaleek

2020-02-05
Estatuan irekitzen ari den garai berrian eragiteko asmoz batu dira Kataluniako CSC, Galiziako CIG eta Euskal Herriko ELA eta LAB sindikatuak. Adierazi dutenez, esparru sozioekonomikoan zentralizazioari aurre egin behar diote eta horretarako Espainiako Gobernuari zein herrialde bakoitzeko indar politikoei helaraziko dizkiete euren aldarrikapenak.
EH Bildu koalizio soberanistak talde propioa izango du Madrilen lehen aldiz

2019-11-11
EH Bilduk haustekundeen emaitzak ospatu ditu Donsotian egindako agerraldian. Koalizio suberanistak lehen aldiz Madrilen talde propioa izango duela eta 17.000 boto gehiago lortu dituela nabarmendu du Arnaldo Otegik, parte-hartzeak behera egin duen arren, eta horrek alderdia gero eta indartsuagoa dela islatzen duela adierazi du.
Azaroko bozei begira elkarlan akordioa berretsi dute EH Bilduk eta ERCk

2019-10-08
EH Bildu eta ERC bilera egin dute Bilbon bi alderdien arteko elkarlan akordioa berresteko. Joan den apirileko Espainiar estatuko hauteskundeetan indarrak batuko zituztela iragarri zuten eta nahiz eta legealdiaren iraupen eskasak akordioa osotasunean garatzeko aukera zapuztu duen, frogatutzat eman dute bi alderdiek ezkerreko indar subiranisten elkarlanak fruituak eman dituela.
Frankismoaren biktimak omendu dituzte Donostian

2019-09-13
36ko gerrako eta Frankismoko biktima izan ziren donostiarrak omendu dituzte udaletxe atzeko Igenta kalean dagoen monolitoan. 11:00etan LAB sindikatuak egin du bere omenaldi partikularra. Bozeramaileek adierazi dute, haserre eta triste daudela aurten ere ekitaldiak norberak bere aldetik antolatu dituelako, eta ez era bateratuan. Horren erruduna Eneko Goia alkatea dela esan dute, udaletxeak beti bezela bere ekitaldi propioa antolatu duelako gainontzeko erakunde eta eragileekin kontatu gabe. 12:00etan ekitaldi “ofiziala” egin da. Bertan alderdi guztietako ordezkariek hartu dute parte. Eta lore eskaintza egin diote 36ko gerrako eta frankismoko biktima guztiei. 20 minutuko atzerapenarekin iritsi da Eneko Goia alkatea, bidegi auzian deklaratu behar izan duelako. Eta honek eman duen hitzaldian adierazi du, ez dela inoren aurkako gorrotoa berpizteko unea, biktimen errekonozimendua eta duintasuna defendatzekoa baizik.
EH Bilduren taldeak akreditazioak aurkeztu ditu Bizkaiko Batzar Nagusietan

2019-06-10
Alderdiko ordezkariak gaur goizean batu dira Bilboko Batzar Nagusien egoitzan. Bea Ilardia ahaldungai nagusiaren iritziz, instituzioek hitzetatik ekintzetara pasatu behar dute. Adierazi du Bizkaia hobe baten alde lan egiteko prest daudela. Kanpainan zehar nabarmendu duten bezala gaur ere argi utzi dute Bizkaian gabezia larriak daudela eta horiei soluzio bat eman behar zaiela. Ilardiak agindu du bizi kalitatean aurrerapausoak emateko kalitatezko zerbitzu publikoen alde lan egingo duela eta, helburu hori lortzeko, EH Bildu indartsu bat eskatu du. Azaldu du EH Bildu dela berme bakarra jendeari entzunez gobernatzeko. Bizkaia justu, orekatu eta kohesionatu bat lortzeko.