Skip to main content

ArnaldoOtegi

Herritarren protagonismoa aldarrikatu du EH Bilduk, Euskal Estatua eraikitzeko

2018-06-19

Maddalen Iriarte bozeramaileak eta Pello Urizar legebiltzarkideak hartu dute hitza irekiera ekitaldian. Iriartek esan du Euskal Estatua beharrezkoa dela aske izateko eta herritar guztien eskubideak bermatzeko.

Urizarrek, berriz, esan du Euskal Autonomia Erkidegoko autogobernua murriztu egin dela azken urteetan. Hargatik, EH Bilduren proposamena zein den azaldu du: Eusko Legbiltzarrak botere legegilea izatea, Eusko Jaurlaritzak botere exekutiboa, euskal botere judiziala bermatzea eta horiei gizarte edo herritar boterea izango litzatekeena gehitzea. Urizarren hitzetan, Espainiarekiko harremana aldatu beharra dago, berdintasunean oinarritutakoa izan dadin.

Jardunaldien lehen egunean, Ekai Centerreko Adrian Celaya, EHUko irakasle Helena Francok, Lovainako Unibertsitateko dekanorde Bart Maddensek, EHUko ikerlari Jule Goikoetxeak edota EHUko irakasle Unai Fernandez de Betoño dira partaide, besteak beste. Itxierarako, berriz, mahai ingurua antolatu dute Eskoziako Irlandako eta Kataluniako ordezkariekin eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailearekin.

Nazio ikuspegi falta leporatu diete jeltzaleei, Espainiako aurrekontuak babestearren

2018-05-24

Soka luzea ekarriko du oraindik ere jeltzaleek Espainiako aurrekontuak babesteko hartutako erabakiak. Katalunian 155. Artikuluaren indargabetzea berehalakoa izango dela iradoki zuen Aitor Esteban EAJko diputatuak, eta oraingoz, polizia operazio berri batez hitz egin dezakegu, diru publikoa prozesura eta urriaren 1eko erreferendumera desbideratzea leporatuta gutxienez 29 lagun atxilotu baitituzte.

Edonola ere, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren ustez, erabaki zaila eta aldi berean zuzena hartu dute jeltzaleek, PPren kontuei aldeko botoa emanda.

Ba EH Bilduko koordinatzaile Arnaldo Otegik kezka agertu du EAJren jarduerarekiko, eta gezurretan aritzea leporatu die jeltzaleei.

Zeresana eman du EAJren erabakiak, baita Bidegurutzea saioan ere. Begotxu Olaizola ANCko Euskal Herriko koordinatzailearen iritziz, ez da nazio ikuspegi batetik hartutako erabakia. Jule Goikoetxearen ustez, berriz, EAJren azken aukera zen alderdi interesak babesteko, hemendik gutxira ez baitu orain arteko papera jokatuko Espainiako Kongresuan.

Burujabetzan aurrera egitekotan, aliantzak aldatzeko eskatu die Otegik jeltzaleei

2018-05-24

EAJren jardueraz kezkatuta hitz egin du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak. Atzo jeltzaleek Espainiako aurrekontu orokorrei emandako babesa aztertu du, eta "gezurretan" aritzea aurpegiratu die, inkoherenteak izatea eta hitza jatea.

Horregatik guztiagatik, Katalanei esan die atzo Espainiako aurrekontuak onartu zituen alderdiak ez duela euskal gizartearen gehiengoar ordezkatzen. Elkartasuna azaldu die gainera, gaur egiten ari diren polizia operazioa dela eta.

Koherantziarik gabe, eta "bateragarriak" ez diren ekintzak eginez jokatzea ere aurpegiratu dio Otegik EAJri. Horregatik, EAJri ohartarazi dio burujabetzan aurrera egin nahi badu "aliantza estrategiak" aldatu beharko dituela.

Arnaldo Otegi: "Pertseberantzia eta pazientzia behar ditugu; bide honek fruituak emango ditu"

2018-01-13

"Ipar Euskal Herritik atera daitekeen ondorioa da instituzioak bai, baina herri mugimendu eta eragileak ere bai. Katalunian ere horixe ikusi dugu. Hori da arrakasta ematen ari den formula"; adierazi du EH Bilduko koordinatzaileak.

Konponbide eta bakearen bidean aurrera egiteko, Bilbo betetzeko deia

2018-01-10

Sare Herritarrak azken deia egin du larunbatean Bilboko manifestaziora joateko. Bego Atxak eta Joseba Azkarragak eskatu diete herritarrei erakusteko prest daudela konponbidearen eta bakearen bidean elkarrekin aurrera egiteko. EH Bildu koalizioak ere egin du Bilborako deia. ETA erakundearen jarduera armatua amaitu zenetik denbora igaro dela eta, presoen eta senideen eskubideak urratzea zentzugabea dela uste dute koaliziokoek, giza eskubideen alde larunbatean Bilbora joateko deia egin du Arnaldo Otegi koordinatzaileak.

Arnaldo Otegi: "Sedukzioa eta gehiengoak eraikitzea dira behar ditugunak".

2017-05-05

Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak estrategia independentistari buruz hitzaldia eman du Oiartzunen Ekhiñe Atorrasagasti Hamaika Telebistako kazetariak gidatuta. Atorrasagatik independentismora erakartzeko gakoei buruz galdetu dio ezker abertzaleko buruzagiari.

 
bannerra

bannerra