Skip to main content

Saioak

Imanol Landa Eudeleko presidentea, Gurean Gaur saioan!

2016-05-17

Eudeleko presidente karguan segituko du Imanol Landa Getxoko alkate jeltzaleak. EH Bilduk ere ordezkaritza izango du lehen aldiz. Gurean Gaur saioan elkarrizketatuko dugu, asteartean, maiatzak 17, 21:00etan.

Kontxita Beitia andereñoa, Hurbilean saioan!

2016-05-13

Hurbilean saioan gonbidatu benetan berezia izango dugu. Kontxita Beitia lehen ikastolen sortzaile eta andereñoa gurean izango da eta orduko kontuak gogoratuko ditugu, besteak beste. Ostiralean, maiatzak 13, 21.30ean.

"36ko gerra Ormaiztegin" dokumetala, Dokutekan!

2016-05-13

Elixabete Garmendiak emango dizkigu "36ko gerra Ormaiztegin" dokumentalaren xehetasunak, filma ikusi ondoren. Ostiralean, maiatzak 13, 22:30ean.

Ona al da pornoa ikustea?

2016-05-12

Pornografia izango dugu hizpide Ander Lertxundi sexologoarekin, Aizank! programan. Ostegunean, maiatzak 12, 20:00etan eta 22:30ean.

Zein eragin du alkoholak gazteen arteko harremanetan?

2016-05-12

Aizank! saioan, alkoholaren kontsumoaz ariko gara Zubiri-Manteo ikastetxeko gazteekin. Ostegunean, maiatzak 12, 20:00etan eta 22:30ean.

Erraustegia zergatik da arriskutsua?

2016-05-11

Galdera horri erantzuna eman diote Iñigo Suberbiola familia medikuak, Gorka Bueno Ekologistak Martxan EHUko ingenieritza irakasleak eta Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko presidente ohiak. Hauxe duzue aurrerapena. Osorik ikusgai, asteazkenean, maiatzak 11, 19:30ean eta 22:00etan.

 
bannerra

bannerra