Skip to main content
bannerra

Saioak

Ezkerra... krisian?

2016-06-14

Ezkerra krisian al dago? Azkenaldian gero eta gehiago entzuten den baieztapena da hau, baina hala da? Zein da ezkerraren egoera Europan, Espainiar Estatuan eta Euskal Herrian ere? Galdera horien erantzuna, gaur asteartea, 21:30ean.

Pentsioak: zahartzaro duina?

2016-06-07

Pentsioen eta pentsiodunen inguruan ariko gara Ertzak saioan. Espainiako pentsio publikoen sistema bere mugara heldu da? Euskal Herriak ahalko luke pentsio sistema propioa izan? Galdera horien erantzuna, gaur, 21:30ean.

Xabier Euzkitze, Hurbilean saioan!

2016-06-03

Xabier Euzkitze bertsolari ohi, aurkezle eta esataria Hurbilean saioan izango dugu. Bere bizitzako alor horietan guztietan eta gehiago bidaiatuko dugu. Ostiralean, ekainak 3, 21:30ean.

Esatea Libre berezia, igande honetan!

2016-06-03

Gure Esku Dago mugimenduak 34 herritan antolaturiko galdeketen zuzeneko kontakizuna eskainiko dizuegu. Igande honetan, ekainak 5, 20:00etatik aurrera Esatea Libre saio berezian.

Zein eragin dute tendentziek gazteengan?

2016-06-02

Aizank! saioan Zubiri-Manteo ikastetxeko gazteekin tenedentziez eta hauek haiengan duten eraginaz arituko gara eztabaidan. Ostegunean, Ekainak 2, 20:00etan eta 22:30ean.

Normala ote naiz?

2016-06-02

Aizank! saioan Ander Lertxundi sexologoak kezka askoren iturrira eramango gaitu, "Normala ote naiz?" galderara, hain zuzen. Ostegunean, ekainak 2, 20:00etan eta 22:30ean.

 
bannerra

bannerra