Skip to main content

Saioak

Juan Maria Aburto Bilboko alkatea, Esatea Libre saioan!

2016-04-20

Esatea Libre programan, Juan Maria Aburto Bilboko alkatea elkarrizketatuko dugu. Gaurkotasuna izango dugu oinarri, Bizkaiko hiriburutik hasita. Asteazkenean, apirilak 20, 19:30ean eta 22:00etan.

Gaixotasun zeliakoa eta Labeko ogia, Zaindu Zaitez saioan!

2016-04-19

Glutenarekiko intolerantzia duten pertsonek gaixotasun zeliakoa dute. Baino zer da zehazki eta nola eragiten du? Galdera horri erantzuna ematen saiatuko gara. Bestalde, Labeko okindegian izango gara. Asteazkenean, apirilak 20, 21:00etan.

"Energia trantsizioak, piztu aldaketa!" dokumentala, Dokuteka saioan!

2016-04-15

Dokuteka programan, "Energia trantsizioak, piztu aldaketa!" dokumentala eskaini eta Izaro Basurko Ekologistak Martxaneko kidearekin hitz egingo dugu. Ostiralean, apirilak 15, 22:00etan.

Zuriñe Hidalgo musikaria, Hurbilean saioan!

2016-04-15

Zuriñe Hidalgo musikariaren ibilbidea errepasatu eta gertutik ezagutuko dugu Hurbilean saioan. Ostiralean, apirilak 15, 21:30ean.

Zer da sexua?

2016-04-14

Aizank! saioaren denboraldi berriko lehen atalean galdera jakin bat izango dugu sexologia atalean: zer da sexua? Galderari erantzuna emango dio Ander Lertxundi sexologoak. Ostegunean, apirilak 14, 20:00etan eta 22:30ean.

Immigrazioa hizpide gazteekin, Aizank! saioan

2016-04-14

Immigrazioaren gaiari helduko diogu Aizank! saioan. Bilboko Urretxindorra ikastolako gazteekin errefuxiatuen krisiaz eta etorkinekin dugun harremanaz hitz egingo dugu. Ostegunean, apirilak 14, 20:00etan eta 22:30ean.

 
bannerra

bannerra