Skip to main content

Saioak

Gazteen iritzia protagonista, Aizank! programan

2016-04-14

Gazteekin eta gazteentzat egindako saioaren hirugarren denboraldia martxan da. Astero, gai askoren inguruan ariko gara gazteekin solasaldi-eztabaidetan. Bestelako atalek osatuko dute programa. Ostegunero, 20:00etan eta 22:30ean.

Kurdistanen bizitakoaren testigantza; Esatea Libre saioan!

2016-04-13

Asier Lauzirika eta Aratz Estonba Ipar Kurdistanetik bueltan, bertan ikusitakoa kontatuko digute Esatea Libre saioan. Ondorengo, mahai-inguruan, Iñaki Soto, Martxelo Otamendi eta Xabier Barandiaranekin gaurkotasun politikoa errepasatuko dugu. Asteazkenean, apirilak 13, 19:30ean eta 22:00etan.

Kattalin Miner eta Feministok Prest! ekimena, Gurean Gaur saioan!

2016-04-12

Kattalin Miner “Feministok Prest!” ekimenaren koordinatzailea elkarrizketatuko dugu Gurean Gaur programan. Apirilaren 9ko mobilizazioaren inguruko balorazioa eskatuko diogu. Gaur asteartea, apirilak 12, 21:00etan.

"Aulki hutsak" dokumentala, Dokuteka programan!

2016-04-08

Osasunaren Nazioarteko Egunari begira, Dokuteka berezia izango dugu. "Aulki hutsak" dokumentala eskaini eta Iñaki Peña medikuarekin hitz egingo dugu. Heriotza du hizpide, tabua dena gure jendartean. Ostiralean, martxoak 8, 22:00etan.

Karlos Arguiñano sukaldaria, Hurbilean saioan!

2016-04-08

Karlos Arguiñano sukaldariaren ibilbidea errepasatu eta gertutik ezagutuko dugu Hurbilean saioan. Ostiralean, apirilak 8, 21:30ean.

Osasuna: eskubidea edo negozioa?, Zaindu Zaitez saioan!

2016-04-07

Galdera bati erantzuten saiatuko gara Zaindu Zaitez saioan. Osasuna, eskubidea edo negozioa da? Ostegunean, apirilak 7, 21:00etan.