Skip to main content

Oiartzun

Lau pertsona atxilotu eta beste sei deklaratzera deitu ditu Guardia Zibilak Oiartzunen

2014-06-03

Espainiako Barne Ministerioak nabarmendu duenez, atxilotuek martxoaren 9an Xabier Lopez Peña eta Arkaitz Bellon presoak zirenak omendu zituzten Aritxulegiko basoan, haritz bana landatu eta bien izen-abizenak jarrita. ETAko kideak gurtzeko leku bat sortu izana egotzita atxilotu dituzte laurak, 06:45ean. Xabier Iragorri, Joakin Izagirre, Ramon Gaztelumendi eta Erramun Sagarzazu izan dira atxilotuak, eta beste sei lagun deklaratzera deitu dituzte.

Euskararen lekukoa eramango duen furgoneta barrutik ezagutzen

2019-04-01
21.korrika ate joka den honetan, Hamaika telebista furgonetaren muntaiara joan da eta bertan urte luzez antolakuntzaren parte den Maturekin. Korrika barru aldetik nola bizi den azaldu du. Korrikaren lan taldea handi da eta denak bolondres moduan arituko dira lanean apirilaren 4tik 10ra. Korrikak egiten dituen kilometro guzti horiek jasoak egongo dira argazki formatuan korrika.eus-en eta bideo formatuan hamaika.eus-en.
Hilerokoaz hausnartzen eta ezagutzak partekatzen dituen Luna de Abril proiektua

2019-02-07
Hilerokoaz sakonago hitz egiteko eta bere auto ezagutza eta hausnarketak ezagutzera eramateko sortu zuen Luna de abril proiektua Maialen Aristegi oiartzuarrak. Tailerrak eskeintzen ditu hilerokodun gorputzez hitz egiteko, honek dituen zikloetaz gogoeta egiteko eta gehiago ezagutzeko, horren ezagunak ez diren jakintzak.
Feminismoa politika publikoen ardatz bilakatzen ari dira Oiartzunen

2018-12-13
Zeharlerrotasunez lantzen ari dira feminismoa Oiatzungo Udalean: politika publiko guzti-guztietan aintzat hartzeko saiakeran daude.
Oiartzuarrek herrira etorri berriak direnei harrera egin diete

2015-11-26

Ez da erraza izaten bizileku bat utzi eta herri berri batera joatea. Ingurua eta bertako pertsonak ezezagunak izatearen ondorioz, zailtasun ugariri aurre egin behar izaten diete iritsi berriek. Hori ekidin eta integrazioa errazteko asmoz, Oiartzungo Udalak Harrera Plana jarri du abian. Hala ere, lehen bilera irekian azpimarratu dute herritarrek garatuko dutela ekimena. Udaleko kideekin, herritarrekin eta proiektuan parte hartzen ari diren Polonia eta Ekuadortik iritsitako bi kiderekin egon gara.

Arraztalo elkartearen kontsumo taldeak harrera bikaina izan du Oiartzunen

2014-12-17

Lau urte dira Oiartzungo hainbat familiek Arraztalo elkartea sortu zutela. Gaixotasun psikikoa zuten senideei laguntzeko egin zuten, lan eginez beraien ekarpena egin zezaten. Baratza landu eta garaian garaiko produktuekin saskiak osatzen dituzte beraien kontsumo talderako. Oiartzungo 30 familiek jasotzen dute astelehenero saskia, eta itxaron zerrenda dute.

 
bannerra

bannerra