Skip to main content

Kafe Antzokia

Kulturgintza sendotzeko premiazko neurrien egitasmoa du xede GEUK ekimenak

2014-06-02

Guk Geure Kulturaz ekimenaren bultzatzaileek, kultur sistema osatzen duten eragile guztiak deitu dituzte, premiazko neurrien egitasmoa osatzeko. Kulturak bizi duen egoera larriak kezkatuta bildu ziren otsailean 150 lagun testuinguruaren azterketa egiteko. Gogoeta horien ondorio den txostena prest dago, eta honetatik abiatuko da ekainaren 12ko topaketa. Asmoa, euskal kulturgintza sendotuko duen neurri sorta osatzea da, ondoren, erakunde publikoetan aurkezteko

DOKA TARTEA | Nerea Elustondo, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Mendiluze

2020-06-05
Doka Kafe Antzokiak 'Doka tartea' ekimena jarri du martxan konfinamendu garai hauetan. Hemen duzue Nerea Elustondo, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Mendiluzeren bertso saioa ikusgai.
MusikaZuzenean TB #80: Lumi + Occhi di Farfalla

2019-10-10
Aste honetako saioan elkarrizketa bikoitza dator. Lekorne herrira egin dugu bidai Nahia Zubeldia eta Manu Matthys osatzen duten Lumi bikoa ezagutzeko. Bigarren erreportajean berriz, Bilboko Kafe Antzokira gerturatu gara Occhi di Farfalla taldearekin egin baitugu hitzordua.
Hamabi Futbol Kluba aurkeztu dute Bilbon, euskara hutsean biziko den kirol proiektua

2019-06-14
Hamabi Futbol Kluba sortu dute Bilbon, euskara hutsean biziko den kirol proiektua. Bizkaiko Abokatu Euskaldunen Batzordean sortutako ideia gorpuztuz, datorren denboraldirako bi talde inskribatu dituzte, gizonezkoena zein emakumezkoena. Orain, futbolari bila ari dira lantaldeak osatzeko eta bertan parte hartzeko interesa duen orok lekua izan dezakeela adierazi dute.
Ehunka lagun bildu ziren Biziprest egunean

2018-12-02
Bilbon ospatu zen Biziprest egunean ehunka ahobizi eta belarriprest bildu ziren. Egun osoko egitaraua antolatu zuten Igandean Bilbon, hasteko, argazki erraldoia atera zuten Zubizuriko eskilaretan, ostean, Ledesma kalean Deportivo frontoiraino zehar giro polita izan zuten bertaratuek txarangaren. Itxiera KAFE ANTZOKIAN egin zuten: Yogurinha Borova eta Garilak 26-ren emanaldiekin. Euskaraldiak bide arrakastatsua izan du Bilbon, hiriko hainbat sektorek, instituzionalak barne, zein eragilek inplikazio aktiboa erakutsiz.
 
bannerra

bannerra