Skip to main content

alkateak

Fernandez Iradi eta Arruarte presoen egoera salatu dute Lasarte eta Hernaniko alkateek

2014-06-23

Lasarte-Oria eta Hernaniko alkateek agerraldia egin dute gaur Donostian Ibon Fernandez Iradi eta Garikoitz Arruarte presoen egoera salatzeko. Lanmezan eta Almeriako kartzelatan daude, eta gaixotasun larriak dituzte biek. Euren gaixotasunak kontutan hartu eta zigorra bertan behera uzteko eskatu zuten Fernandez Iradi eta Arruartek, arrakastarik gabe.

Zabortegiak ixteko proposamena txalotu dute Zarautz, Azpeitia eta Beasaingo alkateek

2014-02-28

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko hiru zabortegiak ixteko proposamena aurkeztu ostean, Zarautz, Azpeitia eta Beasaingo alkateek Aldundiaren jarduna txalotu eta Gipuzkoa iraunkorrago baten aldeko aldarrikapena egin dute. Akordio politiko zabal baten beharra azpimarratu dute, eta ulergaitzat joko luketela proposamenak aurrera ez egitea. Gipuzkoa iraunkorrago bat lortzeko bidean konpromezua eskatu dute.

Nafarroan aldaketa sendotzen jarraituko duela adierazi du EH Bilduk alkategaien aurkezpenean

2018-11-06
Nafarroako EH Bilduk bere udal alkategaiak ezagutzera eman ditu datozen hauteskundeei begira eta, hala, BaraƱain, Lizarra, Antsoain, Atarrabia, Berriozar, Baztan, Leitza eta Irurtzungo alkateek hautagaitza errepikatuko dutela jakitera eman dute. Bakartxo Ruizek gogora ekarri du egun EH Bildu Nafarroako lehenengo udal indarra dela eta azken legealdian abian jarritako neurri aurrerakoiekin jarraituko dutela gaineratu du.
Bizkaiko hainbat udalerrik tokiko egoera sozio-ekonomikoa aztertuko dute ekainaren 7an

2014-06-02

EH Bilduk gobernatzen duen Bizkaiko udalerriek egoera sozio-ekonomikoaren azterketa egingo dute ekainaren 7an. Eragile sozialekin batera egingo duten sakoneko ariketa izango dela adierazi dute udal ezberdinetako alkateek gaur goizean Bilbon egindako agerraldian. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak proposatu duen enplegu-plana ez dela egungo errealitatera egokitzen salatu dute

Euskararen normalizazioaren aldeko aldarria egin dute EH Bilduko alkateek

2014-04-07

Euskal Herria Bilduko alkateek euskararen normaltasunaren aldeko aldarria egin dute gaur goizean Donostian agindako agerraldian. Espainiako estatuari euskararen garapenaren aurkako jarrera aldatzeko exijitu diote, eta Jaurlaritzari egoerari irtenbidea emateko marko legal bat osatzeko. Etzi, apirilak 9, Kontseiluak deituta, mobilizazioak egingo dituzte erasotuak izan diren herrietako udaletxeen aurrean.

 
bannerra

bannerra