Skip to main content

erreforma

Soldaten kontrako erasoen aurrean tinko mantentzeko asmoa azaldu du LABek

2014-03-31

Krisiaren aitzakiapean soldaten aurkako erasoa egitea leporatu die sindikatuak patronalei. Erreforma guztiak horretara bideratuta daudela salatu dute, eta negoziazio kolektiboaren blokeoaren aurrean lantokiz lantoki borrokan jarraitzeko asmoa azaldu. Instituzioei dei egin diete gutxieneko soldata duina bermatzeko bidean lan egin dezaten.

Herrien eta herritarren beharretara egokitutako udal antolaketa aldarrikatu du EH Bilduk

2014-02-03

Espainiako Gobernuak ezarri nahi duen udalen erreformaren legearen inguruan, EH Bilduk herrien eta herritarren beharretara egokitutako udalen antolaketa aldarriaktu du. Udalen autonomia indartu eta hauen beharretara moldatuko diren legeen premia azpimarratu du koalizioak.

Oposizioaren zergen erreforma onartu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan

2014-01-16

Bizkaian eta Araban onartu ostean, EAJk, PSE--EEk eta PPk lortu dute Gipuzkoan ere itun fiskala ezartzea. Atzo oposizioaren aldeko botoekin eta Bildu eta Aralarren desadostasunarekin onartu zituzten Gipuzkoako Batzar Nagusiek dohaintzen, sozietateen eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergen erreformak. EAEko hiru lurraldeetako harmonizazio fiskala hausten ez duen zerga bakarra Gipuzkoako fortuna handiena izango da.

Atik Zra | Energiaren erreformaz aritu gara

2014-01-09

Urteko lehen saioan, E hizkia edo Energia izan dugu protagonista. Duela aste batzuk zer esana eman zuen Espainiako Energiaren erreformak. Egungo energia ereduari eutsiko dio, eta beste behin ere, polemikarik ez da falta izan horren inguruan. Horri buruz aritu gara mahai inguruan, ondoko solaskideekin: Aitor Urresti (Equo-ko kide eta ingeniaria), Rafa Irastorza (Energia alorreko aholkularia) eta Fernando Bengoetxea (Ekain taldeko arduraduna).