Skip to main content

GHK

Zubietako plantaren etetea epaitegietara eramango dute San Markos eta Debabarrenak

2014-01-28

San Markos eta Debabarrenako mankomunitateek auzitara eramango dute Zubietako errauste plantaren kontratuen etetea, enpresa esleipendunei ordaindu beharreko 13 milioi euroko kalteordaina berreskuratu eta proiektua berrabiatzeko asmoz. Adierazi dutenez, EAEko Auzitegi Nagusiak eman berri duen epaian Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Zentroaren baimenen alde egin izana akuilu izan da errekurtsoak aurkezteko garaian.

Ainhoa Intxaurrandieta: "Eztabaida politikoak ez dio mesederik egiten hondakinen gaiari"

2013-11-28

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioko presidentea izan dugu. Erraustegiaren proiektua bertan behera utzi ondoren, lorturikoaz hitz egin dugu berarekin. Hondakinen aferaz ere aritu gara. Nola bildu, nola tratatu, ...

Arkaitzerrekan izandako isurketa fiskaltzaren aurrean salatu dute ekologistek

2020-05-21
Anerreka, Zubieta Lantzen eta Eguzki talde ekologistek Arkaitzerrekan izandako isurketa fiskala salatu dute. Horrez gain, erraustegiaren ardura duen Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren gardentasun falta ere salatu dute.
Zubietako erraustegiagatik ordaintzen hasiko da GHK

2020-04-29
Covid-19aren krisiak irauten duen bitartean Zubietako erraustegiagatik ordaintzen hasiko da Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa kontsorzioa
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-10-29
EAEko aurrekontuetarako akordioaren bidean, EAJk eta EH Bilduk egindako bilkurari eta GHK-k Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandietaren aldeko epaiari sententzia jartzeko duen asmoari erreparatu diegu gai politikoetan. Gizarte arlora jota, Nafarroan aurkeztu duten berdintasunerako indizeaz eta Bizkaiko gazte euskaltzaleek azaroaren 10erako Portugaleten antolatu duten topaketaz aritu gara. Azkenik, urriko azken asteleheneko Gernikako azoka izan dugu hizpide.
Erraustegiaren bigarren fasea eraikitzea sinatuta, giza katea deitu du aurkako mugimenduak iganderako

2018-09-04

Zubietako errauste plantaren bigarren fasea eraikitzeko eta ustiatzeko kontratua sinatu dute GHK eta FCCk. Legealdia amaitu aurretik nahi zuen Foru Aldundiak azpiegitura martxan, eta badirudi ez dela horrela izango. Baina Jose Ignacio Asensio GHKko presidente eta Gipuzkoako Ingurumen Diputatuak iragarri du “urtebetean” prest egongo dela.

Ba hain justu, azpiegutura martxan jartzea geldiarazi nahi du Errausketaren Aurkako Mugimenduak, eta giza kate bat egiteko deia egin die herritarrei iganderako, Kontxako Banderako gizon eta emakumezkoen proben artean. Deitzaileek adierazi dute alternatibak badaude, eta osasun, ekonomia eta ingurumen ikuspuntutik argudiatu dute geldiarazteko beharra. Gainera, azpimarratu dute ez dela bere osotasunean erabiliko; ez behintzat, Gipuzkoako hondakinekin. Gehiengo sindikalak, Batzar Nagusietako oposizioko alderdi politiko gehienek eta talde ekologistek bat egin dute deialdiarekin.

 
bannerra

bannerra