Skip to main content
bannerra

EHBildu

EH Bilduk Lehendakaria Felipe VI.aren izendapenean egotea larria dela dio

2014-06-16

EH Bilduk gogor kritikatu du Iñigo Urkullu Lehendakaria Felipe VI.aren izendapenera joatea. Monarkiak Euskal Herria ukatzen duen aldetik, koalizioaren ustez oso larria da "errespetu instituzionala"-ren aitzakia jarrita bere presentzia arrazoitzea. Eztabaidarako aukerarik eman gabe burutuko den inposaketaren aurrean protesta egiteko, "Herrien eskubideen alde. Gurea euskal errepublika" lemapean hainbat mobilizazio antolatu ditu koalizioak ostegunerako.

Politika eredua aldatzeko nahia ikusi du EH Bilduk hauteskundeetako emaitzetan

2014-05-30

Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan Gipuzkoan lortutako emaitzak ontzat jo ditu EH Bilduk. Emaitzek, orain arteko politika eredua aldatzeko herritarrek duten beharra islatzen dutela nabarmendu du koalizioak.

Protesta artean egin du Kutxabankek administrazio kontseiluaren batzarra

2014-05-29

Hainbat eragilek protesta egin dute gaur arratsaldean Donostiako Garibai kaleko Kutxabanken egoitzaren aurrean. Kutxabanken Administrazio Kontseiluak batzarra zuen gaur 16:30ean, eta orduerdi lehenago egin dituzte protestak.

Emaitzen balorazio baikorra egin du EH Bilduk, ez hain ona, aldiz, EAJk

2014-05-26

Atzoko emaitzen ostean, balorazioen txanda izan da gaurkoan. EH Bilduk agerraldi baten bitartez nabarmendu du emaitza onak izan zirela eurentzat. Ondorioztatu du Euskal Herrian alternatiba nagusia dela koalizioa egun. Aldiz, ez da hain baikorra izan EAJk lortutako emaitzekin Iñigo Urkullu. Nabarmendu du irakurketa "argia eta autokritikoa" egiteko unea dela.

Europako hauteskunde kanpainan murgilduta jarraitzen dute alderdiek

2014-05-19

Europako hauteskundeen atarian, alderdiek buru-belarri dihardute kanpainako lanetan. EH Bilduk ekitaldia egin du Donostiako Carlos Santamaria liburutegi parean. Eredu sozial berri bat aldarrikatu, eta gazteen garrantzia azpimarratu dute. EAJk, berriz, Bilbon egin du ekitaldia, eta Izaskun Bilbao hautagaiak Bizkaiko hiriburuaren eredua azpimarratu du.

EH Bilduk La Razón egunkariaren aurkako salaketa jarriko du

2014-05-14

Pasa den astelehenean La Razón egunkariak honako titularra jarri zuen azalean: "ETA inscribe a EH Bildu como partido para que sea el sucesor de Batasuna". Hori dela eta EH Bilduk egunkari espainiarraren aurkako salaketa jarriko du. Kasu honek zein bestelako hedabideek maiz izaten dizuten gisako jokaerek bi helburu dituztela esan du koalizioak. Batetik, koalizioaren inguruko zalantzak piztea eta bestetik Euskal Herriko normalizazio prozesua zapuztea. Aurrerantzean ere halako jokabideak errepikatuz gero, epaitegietara joko dutela iragarri du EH Bilduk.

 
bannerra

bannerra