Skip to main content

Espainia

Biktima guztien onarpena aldarrikatu du Amaiurrek

2014-06-27

Amaiurrek Euskal Herrian izan diren indarkeria guztien onarpena eta erreparazioa aldarrikatu ditu. Xabier Mikel Errekondok esan du Amaiurrek behin baino gehiagotan adierazi diela ETAren eta beste erakunde batzuen biktimei hurbiltasuna eta elkartasuna. Espainiako Estatuari jarrera bera hartzeko eskatu dio Amaiurrek.

PSOEk eta Unidas Podemosek alokairuaren erregulazioa hiru hilabetetan onartzea erabaki dute

2020-10-27
Aurrekontu proiektua onartzeko akordioa lortu dute PSOEk eta Unidas Podemosek. Izan ere, Espainiako Gobernua sostengatzen duten bi alderdiek bart lortu dute akordioa, Ministroen Kontseiluak Estatuko aurrekontu orokorraren aurreproiektua onartu bezperan.
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak autonomia erkidegoen esku utzi du alarma egoera deitzearen erabakia

2020-08-25
COVID19aren pandemiaren bigarren olatua aztertzeko Gobernu kontseilua deitu du gaur goizean eta horren ostean egin du agerraldia. Nabarmendu duenez, Gobernua babes osoa emango die alarma egoeraren beharra agertzen duten presidente autonomikoei eta era horretan azken hilabeteotan planteatutako kogobernantza ereduan sakondu nahi du Sanchezek.
122 urteko espetxealdia eskatu du Espainiako fiskaltzak Marixol Iparragirre euskal presoarentzat

2020-07-08
ETAko kide historikoak 16 urte bete ditu Frantziako espetxe batean baina kondena bete ondoren Espainiaratzea erabaki zuten, iazko irailean. Ordutik Brievako kartzelan izan dute epaiketaren zain eta hain zuzen gaur hasi da Iparragirrek aurre egin beharko dien hamabi epaiketetatik lehena.
Karmelo Landa: “Espainiako Gobernua birusak baino independentismoak kezkatzen du”

2020-06-02
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak kargugabetu dituen Guardia Zibilen kasuak gorteko iskanbila eragin du Madrilen. Estatu Sakonak ez du koaliziozko gobernua gustuko, nahiz eta baten bat estoldetatik gertu izan den. Euskal Herritik begiratuta, interesgarri suertatzen da auzia, izan ere, bistara geratzen ari da beste behin, Frankismoaz geroztik mantentzen den Estatu Sakona, etsaitzat jotzen duen oro ezabatzen duena, sektore judizial, militar eta polizialen adostasunarekin. Hortaz aritu da Karmelo Landa katedraduna, iritzi duenez, guztiaren harira, independentzia-prozesuaren fase berri batean sartzeko baldintzak sortu daitezke.
Tessando vs Sonsoles

2020-05-21
Golf makila eskuan, aberats batek zer nolako delirioa izan dezake?
 
bannerra

bannerra