Skip to main content

Espainia

Espainiak 155. artikuluaren mehatxua eta Kataluniak elkarrizketarako deia

2017-10-18

Bihar 10:00etan amaituko da Espainiak Kataluniari emandako epea. Independentzia ez duela deklaratu erantzuten ez badu, 155. artikulua nola aplikatuko duen argitu beharko du gobernuak. Generalitateak ere bihar arteko epea eman dio Espainiari elkarrizketarako prest dagoen edo ez erantzuteko. Bestela "erabakiak" hartuko dituzte.

Gai horretaz hitz egin du Saioa Baleztenak sezesio prozesuetan aditua den Josep Costarekin.

Rafaela Romero: "Polemika igaro da eta EITBk kontrol zorrotzagoa behar du"

2017-03-07
Polemika bizi piztu du iragan den hilabetean "Euskalduna naiz eta zu?" ETB-ko saioak Espainiari buruz egindako saiakerak. Asteburu honetan gaiak erabateko protagonismo politikoa hartu du.
 
Hamaika Telebistan auzia ertz guztietatik heldu nahi izan dugu, askotariko iritziak horiek bilduz. PSE-EEko kide den Rafaela Romeroren ustez, polemika "igaro da" eta aurrerantzean EITBk emititzen dituen edukien inguruko "kontrol zorrotzagoa" eskatu du.
EAJ eta PPren artean akordiorik bai EAE eta Espainiako aurrekontuak onartzeko?

2016-11-30

Motzean. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak aurkeztuko dituzten 2017ko aurrekontuetan akordioetarako aukerez aritu gara Garbiñe Mendizabal (EAJ), Leire Pinedo (EH Bildu), Andeka Larrea (Elkarrekin Podemos) eta Andoni Unzalurekin (PSE-EE).

PPren garaipen hotza, Podemos-en gorakada eta EH Bilduren beherakada

2015-12-23

Espainiako Hauteskunde Orokorren azterketa sakona egin dugu mahai-inguruan. Espainian eta Hego Euskal Herrian eman diren emaitzak, gobernu koalizio aukerak eta etorkizun hurbila izan ditugu hizpide. Gurekin izan dira Jurdan Arretxe (Noticias de Gipuzkoa), Ion Telleria (Naiz) eta Axier Lopez (Argia) kazetariak.

Euskararen normalizazioaren aldeko aldarria egin dute EH Bilduko alkateek

2014-04-07

Euskal Herria Bilduko alkateek euskararen normaltasunaren aldeko aldarria egin dute gaur goizean Donostian agindako agerraldian. Espainiako estatuari euskararen garapenaren aurkako jarrera aldatzeko exijitu diote, eta Jaurlaritzari egoerari irtenbidea emateko marko legal bat osatzeko. Etzi, apirilak 9, Kontseiluak deituta, mobilizazioak egingo dituzte erasotuak izan diren herrietako udaletxeen aurrean.

Gerra estrategiak atzean utzi eta bake klabean jartzeko eskatu dio Amaiurrek Espainiari

2014-02-24

Burua lur azpitik atera eta bake prozesuan parte har dezan eskatuko dio Amaiurrek Mariano Rajoiren Gobernuari. Bihar eta etzi egingo dute Espainiako Estatuaren egoerari buruzko eztabaida Madrilen, eta Amaiurrek bake eta normalizaziorako prozesuari emango dio lehentasuna. Euskal gizarteak aurrera egiteko hautua egin duen honetan, Espainia behin eta berriz oztopoak jartzen ari dela salatu du Amaiurrek.

 
bannerra