Skip to main content

Espainia

Espainiako Gobernuak lurreko mugak ixteko erabakia hartu eta berehala nabaritu dira ondorioak Euskal Herrian

2020-03-17
Bitan banatu du neurriak Euskal Herria eta bai Biriatun zein Santiago eta Behobiako zubietan Espainiako Poliziak kontrolak ezarri ditu.
Koronabirusaren krisia pairatzen dutenentzako laguntzak iragarri dituzte espainiar zein frantziar Estatuetako gobernuek

2020-03-17
Pedro Sanchezen gobernuak hipoteken ordainketen luzamendua baimenduko du koranavirusaren krisia pairatzen dutenentzako. Horrez gain, desenplegua jasotzeko erraztasunak eskainiko ditu, bai diru-laguntza jasoko dutenentzat, bai nahiz eta lanean egon minimoetara heldu ez direnentzat.
Espetxeen eskumena Eusko Jaurlaritzaren eskuetan geratuko da ekainetik aurrera

2020-02-20
Carolina Darias Espainiako Lurralde Politikarako ministroa eta Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Autogobernu sailburua, nor bere taldeek lagunduta, legebiltzarrean batu dira, 1979ko estatutua nola bete aztertzeko. Adostu dutenez, espetxe eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko da ekainetik aurrera.
Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako indar subiranistek monarkia gaitzetsi dute

2020-02-03
Espainiako kongresuko indar subiranistek “Ez dugu erregerik. Demokrazia, askatasuna, errepublikak” goiburu duen adierazpena izenpetu dute. EH Bilduk, ERC, Junts Per Cat, CUP eta BNG alderdiek Espainiako hamalaugarren legealdiaren irekiera ekitaldia baliatu dute adierazteko ez Monarkiak, ezta horren buru den Felipe seigarrenak, ez dituztela Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako gizarteak ordezkatzen.
4 presidenteorde eta 22 ministro izango ditu Pedro Sanchezen gobernuak

2020-01-13
Dagoeneko kargua hartu dute Pedro Sanchez Espainiako presidenteak izendatutako ministroek. 22 izango dira orotara, tartean lau presidenteorde. Ez da ministro gehien izan duen espainiako gobernua, Franco hil ondorengo lehenengoak 23 izan baitzituen, baina bada lau presidenteorde dituen lehen Gobernua. Hain zuzen, Pablo Iglesias Unidas Podemoseko burua eta PSOEko Carmen Calvo, Nadia Calviño eta Teresa Rivera dira Pedro Sanchezetik hurbilen egongo diren lau kideak.
Errusia, orain arteko talderik onena

2019-12-10
Dopinaren aurkako munduko agentziak (WADAk) Errusiaren aurkako zigor gogor plazaratu du. Ondorioz, Errusiako talde eta kirolariek ezin izango dute 2020ko Joko Olinpikoetan eta 2022ko munduko futbol txapelketan parte hartu euren herriko banderapean. Orain, Errusiako agintariek 21 egunetako epea izango dute euren helegiteak aurkezteko. Zigorra, eskubaloiko munduko txapelketaren erdian iritsi da. Errusiarrak txapelketako talderik sendoena izan dira orain arte eta ikusteke dago auzi honek eragiten dituen ondorioak. Japoniatik zuzenean, Nagore Odriozola kazetari zarauztarrak txapelketaren ingurukoak ekarri dizkigu.
 
bannerra