Skip to main content

Espainia

Behin Kongresua osatuta, inbestidurarako babesa lortzea du orain helburu Sanchezek

2019-12-03
Behin Kongresua osatuta, asteazkenetik aurrera alderdiekin kontsulta errondari ekin diezaioke Felipe Borboikoa errege espainiarrak. Hasiera batean sozialisten nahia inbestidura saioari abenduaren 16an ekitea izango litzateke. Hala eginez gero, lehen bozketa hurrengo egunean, abenduaren 17an izango litzateke, eta bigarena, abenduaren 19an. Sanchezek ez badu nahikoa babes lortzen, 2 hilabete epea izango dute prozesuari berriz ekiteko.
Inbestidura datarik gabe, martxan da legealdi berria Espainian

2019-12-03
Meritxell Batet sozialista izango da, beste behin, Kongresuko presidentea, eta Pilar Llop Senatukoa. Azken legealdian bezala, Kongresuak PSCko kidea aukeratu du. Horretarako, bi bozketa behar izan dituzte.
Zalantza ugari sortu dituen Davis Cup berria irabazi du Espainiak

2019-11-26
Gerard Piqué futbolariak hainbat proiektu gidatzen ditu berdeguneetatik kanpo, euren artean Davis Cup txapelketaren eraberritzea. Bere eskutik, 24 talde elkarrekin aritu dira egun bakar batzuen buruan, "entsaladera" irabazteko asmoz. Formatu berri honen lehen edizioa Madrilen lehiatu da eta zalantza ugari eragin ditu, partidak gaueko ordu txikiak bitarte luzatu edo publikoaren erantzunagatik. Kirol alorrean, Nadalek gidatuta, Espainiak bere seigarren koroa eskuratu du. Honatx, Alessandro Rutaren analisia.
Espainiako selekzioak gutxienez hiru partida jokatuko ditu San Mamesen 2020ko Eurokopan

2019-11-20
Ekainaren 12an abiatuko da 2020ko Eurokopa. Egoitzen artean Bilbo egongo da eta San Mames zelaiak, guztira, lau norgehiagoka osatatuko ditu. Horietatik gutxienez hirutan Espainiako selkzioa izango da etxeko taldea.
Koalizio-gobernua osatzeko akordioa egin dute PSOEk eta Unidas Podemosek Espainian

2019-11-12
Pedro Sanchez eta Pablo Iglesiasek gobernu-akordioa izenpetu dute Espainiako Kongresuan. Gobernu aurrerakoia osatzeko bidea irekitzen duen akordioa dela adierazi dute, baita lurralde krisiari aurre egiteko ere. Dirudienez, indar subiranisten abstentzioa beharko du Sanchez-ek presidente izateko.
Espainiako hauteskundeen analisia Jule Goikoetxea, Ion Ansa eta Eguzki Urteagarekin

2019-11-11
Espainiako hauteskundeen emaitzak aztertu ditugu Jule Goikoetxea, Ion Ansa eta Eguzki Urteaga analistekin.
 
bannerra