Skip to main content

Espainia

Iazko irailaren 20ko polizia errepresiotik urtebetera, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bartzelonan

2018-09-19
Ostegunean beteko da urtea, Espainiako Poliziaren miaketen ondorioz, Kataluniako erresistentzia abian jarri zenetik. Hain justu, duela urtebeteko ekitaldiengatik sedizio eta matxinada delituak egotzita, espetxeratuta daude oraindik Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez. Testuinguru horretan, Kataluniako egoeraren kronika egin dute Saioa Baleztenak eta Asier Sanchezek.
Bere jarduna defendatu eta PPren finantziazio irregularra ukatu du Aznarrek

2018-09-18
Jose Maria Aznarrek esan du PPn ez dela B kutxarik egon, eta alderdiko presidente zela ez zuela gainsoldatarik jaso. Alderdien galderei erantzun behar izan die PPren finantziazio irregularrari buruzko ikerketa batzordean.
Belgikako auzitegiak irailaren 25ean aztertuko du Llarenaren aurkako salaketa

2018-09-04

Belgikako Justiziak irailaren 25era atzeratu du Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Goreneko epailearen kontrako salaketa aztertzeko saioa. Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak eta haren gobernuko kontseilari izandako Toni Comin, Meritxell Serret, Lluis Puig eta Clara Ponsatik euro bateko kalte-ordain sinbolikoa eskatu diote epaileari, haien errugabetasun presuntzioa urratzeagatik.

Salatzaileak urriaren 1eko erreferendumaren antolaketarengatik auzipetu zituen Llarenak, Espainian. Beren errugabetasun presuntzioa urratzea egozten diote buruzagi independentistek Llarenari. Bruselako epaileak ez du adierazi auzia bere gain hartzeko eskumenik duen ala ez. Aldeen alegatu idatziak jasotzera mugatu da, eta hurrengo saiorako data eta ordua zehaztu ditu: irailak 25, 9:00etan.

Hakim Boularbah Llarenaren abokatuak adierazi duenez, defentsak eskatu du hurrengo saioa irailaren 25era atzeratzea, "Espainiako Erreinuak bere jurisdikzio immunitatea defenda dezan". Horrez gain, Llarenaren abokatuek eskatu dute hurrengo saioa hiru epailerekin egitea, bakarrarekin beharrean, auzia konplexua dela argudiatuta. Salatzaileek ez diote eragozpenik jarri saioa hiru epailerekin egiteko eskariari. Llarenak ez zuen derrigor gaurko saiora agertzea, eta ez joatea erabaki du. Epaitegian izan dira, ordea, Comin eta Puig Kataluniako kontseilari ohiak.

Espainiako Gobernuak bere gain hartu du Llarenaren defentsa, hasiera batean hala egiteko asmoa ez zuela adierazi zuen arren, "afera pribatua" zela iritzita. Jarreraz aldatu du, baina, eta Llarenaren kontrako salaketa "estatu auzia" dela ziurtatu du, jokoan dagoena Espainiaren subiranotasun jurisdikzionala dela argudiatuta.

EGUNEKOA: abuztuaren 29ko albiste nagusiak

2018-08-29

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak euskal presoen gerturatzeaz esandakoei erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, berriz, lan gatazkak, industria planak eta indarkeria matxista izan ditugu hizpide. Kultura albisteak eta kirol arlokoak ere jaso ditugu. Besteak beste, Real Sociedadeko Imanol Agirretxe futbolariaren erretiro iragarpena.

Llarena babestea erabaki du Madrilek

2018-08-28

Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidentea eta Carles Puigdemont
Belgikan batzartu dira, urte politikoari hasiera emateko. Eta Generalitateko presidente ohiak Pedro Sanchez Espainiako presidenteari eskatu dio, beste behin ere, azaltzeko zein den Kataluniarako duen "proiektu politikoa" .

Egutegiari begira, Torra Kataluniako presidenteak zehaztu du "errepublika egitea" izango dela helburu nagusia. Diada eguna, iazko urriaren 1eko erreferendumaren urteurrena eta prozesu subiranistaren judizializazioa izango dira hitzordu nagusiak.

Datorren asteartean, irailaren 4an, Torrak "hitzaldi politiko bat" emango du, independentisten bide orria jakinarazteko. Bitartean, urtea amaitzerako, Bartzelonan Ministroen Kontseilu bat egiteko asmoa dutela jakinarazi du Sanchezek.

Torraren hitzaldi politikoaren egun berean deitu dute deklaratzera Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Goreneko epailea, Belgikan. Epaileen hainbat elkarteren eta PPren eta Ciudadanosen presioen ondorioz aldatu du iritzia Madrilek: gobernua ez dela bere funtzioak betetzen ari leporatu baitiote.

Dudarik gabe, independentista katalanen kontrako prozesua izango da datorren udazken-neguetako gertakaririk garrantzitsuena Espainiako politikagintzan, eta PSOEk har dezakeen jarrera moldatzeko saiakerak eta presioak nabarmenak dira dagoeneko oposizioaren eskutik.

PPk eta Ciudadanosek duten norgehiagokan, urrats bat aurrera egin du PPk. Pablo Casadok, Llarena babestu ez ezik, Belgikako auzitegiaren kontra kereila daitekeen aztertzeko ere eskatu dio Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusiari.

Laia Altarriba: "Katalanen gehiengoak ez zuen ezagutzen estatuaren aurpegirik gogorrena"

2018-07-19

Espainiako Auzitegi Goreneko epaile Pablo Llarenak Katalunian kargugabetutako diputatuen botoa nola delegatu erabakitzeko atzo, Parlamentuan deituta zegoen osoko bilkura bertan behera gelditu zen atzo, Junts per Catalunya eta ERC eta CUPen arteko desadostasunagatik.

Bien bitartean, kazetarien kolektiboa bero dago aste honetan, astelehen ilunabarrean Crida Catalana plataformaren aurkezpenaren amaieran, 40 urte inguruko polizia nazional batek “gora Espainia” eta “gora Franco” ohiuka Jordi Borràs argazkilaria erasotu ondoren.

Ikasturte honetan Kataluniatik egindako azken ekarpenean Diari Jornada egunkariko zuzendari Laia Altarriba elkarrizketatu dugu, maiatzean ibilbidea abiatu zuen egunkari kooperatibaren egoitzan.

 
bannerra