Skip to main content

Askatasuna

Ane Ablanedo (Irakaslea): "Heziketak librea izateko liberadorea behar du izan"

2020-01-22
'Zapalduaren pedagogia' izenburuarekin hitzaldia eskaini du Ane Ablanedok. Zer pedagogia darabilgu gure haurrekin? Menderaturiko herri bateko kide diren neurrian, hezkuntzak ematen al die horren berri? Egoerari aurre egiten lagunduko dien tresnarik jasotzen al dute? Askatasuna vs baldintzamendua. Ba al dakigu bi kontzeptuen arteko mugak bereizten? Gai ote gara bien arteko oreka osasuntsu bat topatzeko? Zeintzuk dira gure haurrak libre hazi eta bizitzeko gakoak? Zeintzuk euskal komunitatean sano txertatzeko gutxieneko jakintza eta gaitasunak? Ane Ablanedok erantzun dizkigu erantzunak.
Babes zabala espero dute 11/13 makroepaiketako auziperatuek larunbateko manifestazioan

2019-09-13
Jon Maiaren manifestuak 11.300 atxikipen jaso ditu eta auziperatuek eskerrak eman dizkiete babesa erakutsi dieten herritar, eragile eta elkarte guztiei. "Giza eskubideak, askatasuna, etorkizuna. Herrian" lelopean Bilboko La Casilla plazatik abiatuko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute.
Pau Sarrate aktoreak jaso du EHGAMen Urrezko Hirukia

2019-06-28
Sari honek helburutzat du berdintasunerako mugimenduan aniztasunaren alde lagundu duten pertsona, elkarte edo erakundeak saritzea. Pau Sarrate aktoreak, Il Circo Italiano-n Paute pailazoaren rola betetzen du. Adierazi dute, saria eman diotela ume eta nagusiei zuzenduriko ikuskizunean dibertsitatea ikusarazi eta berdintasuna eta inklusibotasuna bultzatzeagatik. Eskertuta agertu da Sarrate. Esan du, beti normaltasunez onartu eta adierazi duela bere sexualitatea. Horregatik, gaineratu du, ikuskizunean ere gaia naturaltasunez jorratzen duela. Bestalde, Trapuzko Espartina ere entregatu dute urtero bezala. Ana Beltran PPko diputatuarentzat izan da, LGBTIQ+ eskubideak zapaltzeagatik eta mespretxuzko adierazpenak egiteagatik.
1936an Larragak garesti ordaindu zuen lurra banatzeko egindako ahalegina

2019-05-06
1936ko uda odoltsuan Larragako 46 auzokide erail zituzten. Lur komunalak herriaren eskuetara bueltatuak izan zitezeen jornalariek egindako ahalegina garestia izan zen haientzat. Larraga Maravillas Lamberto izenari lotuta agertuko da etorkizunean. Faxistek erail eta bortxatu zuten 14 urteko gaztea askatasun ikurra da gaur egun justizia soziala bilatzen duen ororentzat.
Txus Martin preso gaixoaren ebakuntza atzeratu egin dutela salatu dute

2019-04-24
Txus martinen askatasunaren aldeko plataformak elkarretaratzea egin du gaur Bilboko Justizia jauregiaren aurrean, larriki dauden preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko, bereziki egoera oso larrian dagoen Txus Martinena. Plataformatik adierazi dutenez, Txusen ebakuntza atzeratu egin da, eta hurrengo egunetan emango da bere egoeraren berri, adi-adi jarraituko dute kasua bere eskubideak urratu ez daitezen.
Baldintza okerrenetan botoa eman ondoren, errepublika eraikitzeko gai direla sinetsita daude katalanak

2018-09-11

Zazpigarren urtez jarraian, sekulako jendetza atera da Kataluniako Diadan kalera, Bartzelonako Udaltzaingoaren arabera, milioi bat izan dira. 1714an Espainiako Erresumak Kataluniako Printzerriari lege eta erakunde propioak kendu zizkioneko data gogoan, 17:14an, olatu erraldoia egin dute Bartzelonako Diagonalean, eta independentzia oihuek hautsi dute isiltasuna.

ANCko presidente Elisenda Paluziek argi esan du orain artekoa egiteko gai izan badira, zazpi urtez kaleak betetzeko, ehunka hautetsontzi babesteko eta baldintza okerrenetan botoa emateko, gai izango direla Kataluniako errepublika eraikitzeko ere. Hain justu, horretarako modua bilatzeko eta helburu orokorrak lehenesteko eskatu dio Generalitateari.

Ezohiko Diada gisa izendatua izan da aurtengoa. Eta etengabe izan dituzte gogoan preso eta erbestean dauden politikariak, besteak beste, goizean Rafael Casanovari egindako lore eskaintzan. Han parte hartu dute zenbait euskal politikarik ere. Bertan zen, esaterako, Euskadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzar, PDeCATeko ordezkariekin. Ortuzarrek presoak eta erbesteratuak izan ditu gogoan, eta Kataluniako auzia konpontzeko aukera bakarra elkarrizketa izango dela ziurtatu du.

EH Bilduko legebiltzarkide Maddalen Iriartek, bere aldetik, aurtengo Diada salbuespenezkoa dela nabarmendu du, baita askatasuna aldarrikatzeko eguna ere, eta Kataluniako askatasunaz gain, Euskal Herriarena ere aldarrikatuko dutela.

Preso eta erbesteratuak gogoan, esan bezala. Hain justu, Lledonerseko espetxean egon da, astelehenez, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailea, preso politiko katalanak bisitatzen. Irabazteko konbentzimenduz ikusi dituela adierazi du.