Skip to main content

MarkelOlano

Markel Olano: "Ekonomikoki eta kudeaketa ikuspuntutik egoera beltza da Gipuzkoan une honetan"

2013-11-14

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Markel Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren bozeramailea izan dugu. Errauste plantaren proiektua bertan behera geratu denean, jeltzaleek gogor kritikatu dute Bilduren gobernuaren erabakia. Prozesu oso baten amaiera, bertan behera utzi dutela salatu dute.

Jose Maria Setien hil da, euskal gatazkaz iritzi argia zuen gotzain emeritua

2018-07-10

Iktus baten ondorioz, igandeaz geroz, ospitaleko zaintza berezietan egon ondoren hil da. Jose Maria Setien 1979tik 2000ra izan zen Donostiako gotzain. Urte horretan, iktus bat izan zuen, eta beste iktus baten eraginez zen du da bart, 02:00ak inguruan, Donostiako ospitalean. Hernanin jaioa da, eta 90 urterekin hil da.

ETAren jarduna gaitzetsi zuen, baina harekin "bigun" aritzea leporatu izan zioten zenbait sektore ez-abertzaletatik. Bestalde, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde agertu izan da, baita ETAri amaiera eman eta gatazka gainditzeko bake prozesua bultzatzearen alde ere.

2003an, Urrezko Domina eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak, "komunitatearen alde zuzentasunez eta koherentzia intelektualez aritu delako lanean, eta justizia, elkartasuna, askatasuna eta norbanakoen eta taldekoen eskubideak errespetatzea eraginkortasunez defendatu duelako".

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren esanetan, pertsona eredugarria izan da Setien, "bizitzan konpromiso zuzena eta zintzoa erakutsi zuena". Twitter bidez nabarmendu du gotzainak bizikidetzaren aldeko konpromisoa izan zuela. Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok ere Setienen ibilbidea goratu du. Haren hitzetan, "lider sozial eta espiritual bat" izan zen, eta gizartean utzi duen arrastoa "sakona" izan dela ziurtatu du.

Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan adierazi du Setienek elkarrizketaren eta bakearen aldeko jarrera izan zuela euskal politikari dagokionez. Alfonso Alonso Araba, Bizkai eta Gipuzkoako PPko presidentearen iritziz, Setienek "ahalegina" egin zuen Eliza Katolikoa "bizirik" mantentzeko. Hala ere, Alonsok adierazi du ez zuela behar besteko "ulermena" izan "terrorismoaren biktimekin".

N-1eko bidesaria, Bidegiko zorrarekin lotutako sistema "aitzindaria"

2018-01-17

Azken asteotan, N-1 errepidea zeresana ematen ari da, kamioientzako abian jarritako bidesari sistemagatik. Aitzindaritzat jo du sistema Markel Olano ahaldun nagusiak, baliabideak eskuratzeaz gain, trafikoaren kontrolerako tresna berria ere badelako. Bere horretan, ordea, ez dakar berrikuntza handirik kamioientzako bidesariak. Lotuago baitago Bidegiren kudeaketa okerrak eragindako zorra kitatzeko dirua lortu beharrarekin.

Protesta artean hasi dituzte Gipuzkoako errauste plantaren lanak

2017-05-10

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi du lurraldean hondakinen kudeaketan egon diren "debate infinituek" eragindako "paralisia" gainditu egin dutela. Planta eraikiko dute gunearen kanpoaldean, protesta egin dute Erraustegiaren Aurkako Plataformako kideek, EH Bildu eta Ahal Duguren babesarekin.

Gipuzkoa Berdinago lantaldeak egin du lehen bilera

2017-04-27

Kutxa, Osakidetza, Kaiku, Mondragon, Adegi, CAF, Laboral Kutxa, Real Sociedad, DYA, Donostiako Udala, Bera-Bera eskubaloi taldea, Eibar KE eta EHU Euskal Herriko Unibertsitatea batu egin dira, euskararen erabileran gipuzkoarrentzat erreferente izateko asmoz.

Markel Olano: "Herritarren eta administrazioaren arteko harremana aldatu nahi dugu"

2015-10-28

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiarekin izan gara aste honetan. Gipuzkoari loturiko hainbat kontu izan ditugu berarekin aztergai, eta Euskal Herria eta Kataluniara begira ere jarri gara.

 
bannerra

bannerra