Skip to main content

MarkelOlano

Esatea Libre | Markel Olano, Sare, EAEko PP eta Katalunia protagonistak

2015-10-28

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiarekin izan gara aste honetan. Horrez gain, Sarek antolatutako urtarrileko bi manifestazioei erreparatu diegu. Eta mahai inguruan, Ion Telleria, Jurdan Arretxe eta Gari Garaialderekin EAEko PPren egoeraz eta Kataluniaz aritu gara hizketan.

Esatea Libre | Olano, 28 gazte auzipetuen ebazpena, hauteskundeak eta Hekimen

2015-05-13

Markel Olano EAJko Gipuzkoako hautagaia izan dugu aste honetan gurekin. Solasaldian 28 gazte auzipetuen ebazpenaz eta hauteskunde kanpainaz aritu gara Iñaki Petxarroman, Jurdan Arretxe eta Jexux Mari Mujikarekin hizketan. Eta erreportajean Hekimen euskarazko hedabideen elkartearen egoera ezagutu dugu.

Markel Olano: "Bidegirena tramitera onartu dute gainontzeko guztiak onartzen dituzten bezala"

2015-05-13

Markel Olano EAJren Gipuzkoako hautagaia elkarrizketatu dugu aste honetan. Bidegiren aferari buruz, hondakinei buruz, azpiegiturei buruz eta hitzarmenei buruz hitz egin dugu, besteak beste, berarekin.

Markel Olano: "Muturrean kokatzen duten urratsak eman ditu EH Bilduk azken urteotan"

2014-11-19

Markel Olano EAJko Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaiarekin izan gara Esatea Libre saioan. Erronka berriaz aritu gara hizketan, baita azken urteez ere. "Esango nuke EH Bildu eta EAJren arteko bereizketa nabarmentzen joan dela azken urteotan", adierazi du, besteak beste.

Esatea Libre | Presoen erabakia eta Podemos alderdia ardatz

2014-11-19

Elkarrizketen atalean Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko EAJren hautagaia izan dugu gurekin. Solasaldian presoen erabakiaz eta Podemos alderdiaz aritu gara hizketan. Eta saioaren amaieran Josu Muguruza Herri Batasunako kideari buruzko 'Zohardia' dokumentalaren trailerra eskaini dugu.

Markel Olano: "Niretzat ez zen batere gustagarria izan Espainiako bandera aldundian jartzea"

2014-03-20

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Markel Olano EAJko kidea izan dugu. Bake prozesuaren egoeraz, presoez eta banderen legea izan ditugu aztergai. Nabarmendu du presoek "aldebakarreko bideari" ekin diotela, eta ez daudela Espainiak zer egingo zain.

 
bannerra

bannerra