Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

FVEMek "ontzat" jo du Bizkaiko metalgintzako akordioa

2019-12-04
Bizkaiko Metaleko Enpresen Federakundeko presidenteak “akordio on bat” sinatu dutela adierazi du sektoreko hitzarmena baloratzeko. Bilbon egindako agerraldian, Jose Luis Lopez Gil-ek hitzarmen berriaren garrantzia azpimarratu du. Horrez gain, ELA akordioaren parte ez izatea gaitzetsi du nahiz eta, bere ustez, hori ez den oztopo bat izango sektorearentzako.
40 urte igaro dira Nafarroako Parlamentua lehendabiziko aldiz osatu zenetik

2019-12-04
Nafarroako Parlamentuaren 40 urtetako ibilbidea laburbiltzen duen erakusketa mustu dute. 1979an ekin zion botere legegileak bere ibilbidea Foru erkidegoan eta lau hamarkada geroago gogora ekarri dute legealdiz legealdi egindako bidea.
Literatur Sariak eman ditu Bilboko Udalak

2019-12-04
Miguel de Unamuno saiakerako, Blas de Otero poesiako eta Gabriel Aresti ipuin lehiaketako aurtengo edizioko sariak banatu ditu Bilboko Udalak. Hiru egile bilbotarren memoria eta lana bizirik mantentzea dute xede lehiaketek. Eskertuta agertu dira arlo desberdinetan aritzen diren artistak.
Iruña Taldea, euskara Alde Zaharreko bihotzetik Nafarroara zabaltzen

2019-12-04
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Iruñeko Iruna taldea elkartearekin hitz egin dugu. Urte hauetan guztietan lan handia egin dute euskara Iruñeko Alde Zaharretik Nafarroara.
Maria Ruiz: "Emakume espetxeratuei zigor penalaz gain, soziala eta pertsonala ezartzen zaie"

2019-12-03
Gaur egunean, aktibismotik zein akademiatik, emakume espetxeratuek bizitzen dutena azaleratu nahi duten ikerlanen bildumatxo bat da “Argi-izpiak txarrantxen artean, 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko” liburua. Maria Ruiz Torrado, egileetako batek azaldu du liburuaren berezitasunak.
Adriana Lastra Gabriel Rufianekin bildu da berriro gobernu osaketa aurrera eramateko

2019-12-03
Laura Borràsekin biltzekoa zen ere, baina gaur goizeko bozketan orkatila bihurritu du eta batzarra bertan behera gelditu da. Beste aldetik, Aitor Estebanek nabarmendu du PSOErekin hitz egiten dabiltzatela eta negoziazioa bide onetik doala.
 
bannerra

bannerra