Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Alderdien desadostasunen ondorioz Independista Sareak ez du Aberri Eguna antolatuko

2019-02-05
Aberri egun bateratua lortu ezin izanaren ondorioz, Independentista Sareak ez du deialdirik egingo 2019ko Aberri Egunerako, eta ez du ez manifestaziorik ez inolako ekitaldirik antolatuko. Adierazi dutenez, aurten hauteskundeak gertu izango direla kontuan hartuta, “ez dago mezua gizarteratzeko aukerarik alderdien arteko lehia eta konfrontazioaren eraginak distortsionatu edo kutsatu gabe”. Hala ere, nabarmendu dute egoera hau "parentesi bat" besterik ez dela izan behar.
Bere jarduera finantzatzeko Kinkea 2019 kanpainia abiatu du Etxerat elkarteak

2019-02-05
Etxerat-ek Kinkea 2019 kanpaina aurkeztu du. Hainbat artistek egindako artelanen salmentari esker, euskal presoen senide eta lagunek elkartearen helburua da bere jarduna finantzatzeko diru iturria lortzea. Orotara, 80.000 litografia hedatuko dituzte. Era berean, Etxeratek Espainiako Gobernuari eskatu dio “hitzetatik ekintzetara” igarotzeko, urrunketaren ondorioz asteburuan gertatutako bi istripuak direla-eta.
Zinegoak, "lumaz harro egoteko" LGTBI zinema festibalak 16. edizioa ospatuko du

2019-02-05
Zinegoak, Bilboko gaylesbitrans 16. nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiak bere hegoak zabalduko ditu otsailaren 18an. Berrikuntzaz beteriko programarekin dator aurten. Genero indentitate propiotik genero expresioraino joan nahi dute, eta indibiduaren askatasun sexual anitzari ikusgarritasuna eman. Sail ofizialak 3 ardatz izango ditu: FIK (fikzioa) DOK (dokumentala) eta KRAK (obra apurtzaileenak). Aurtengo kartelean, "lumaz harro" lelopean, Casandro el exótico agertzen da, Mexikoko borroka libreko boxeolaria da, inguru matxista batean bere sexualitatea konplexurik gabe adierazten duena. Zinegoak hedapenarekin, festibala EH-ko 44 herritara ermango dute.
Gipuzkoako lanbide heziketako irakasleak itxialdi mugagabeari ekingo diote

2019-02-04
Gipuzkoako lanbide heziketako irakasleak itxialdi mugatuari ekingo diote. Eskatzen dutena da zerredetan dauden irakasleen eskubide berdina izatea. Eskubide horiek dira; oposaketetara presentatzeko aukera eta lan finko baterako aukera izatea. Aldaketak eman ezean itxieran jarraituko dutela adierazi dute. Hezkuntza sailak martxoan elkartzeko bilera edukiko dutela adierazi die, baina, espero dute lehenago akordio batera iristea. Gasteizeko Mendizabala zentroan ez bezala arazoak edukitzen ari dira Easo politeknikoan baimenak lortzeko, baian, adierazi dute bai ala bai egingo dutela itxialdia.
Asteburuan bi istripu izan dituzte euskal presoen senideek

2019-02-04
Asteburu honetan euskal presoen senideek bi istripu izan dituzte. Etxeratek salatu du urtea hasi denetik lau istripu izan direla eta sakabanaketa bultzatzen dutenak direla erantzule. Bestalde, asteburuan ezbehar larririk gertatu ez izana zorte kontua izan dela ere adierazi dute. Elkarretaratzeak antolatu dituzte Iruña, Gasteiz eta Deustun gaur, bihar Bilbon eta Donostian eta ostiralean otsailaren 8an Etxarri Aranatzen. Elkarretaratzetan istripuak salatu eta sakabanaketarekin amaitzeko eskatuko dute.
Ahoztar Zelaieta kazetariak EAJren ustelekriaren inguruko liburua argitaratu du

2019-02-01
Ahoztar Zelaietak bere liburu berria aurkezteko hitzaldiak egiten ari da. De Miguel auzitik abiatuta, %4aren trama aztertu du, korrupzio eta bezerokeria ardatz, icebergaren punta besterik ez dela azalduz. Euskal oasia deituriko "B" aldeaz luze eta sakon hitz egin dugu berarekin.
 
bannerra

bannerra