Skip to main content

Gurean Gaur

Jurdan Arretxe (Kazetaria): "Parte hartzea izango da gako nagusiena"

2020-05-18
Uztailaren 12rako deitu ditu hauteskundeak Iñigo Urkullu lehendakariak. Jurdan Arretxe Noticias de Gipuzkoako kazetariari eginiko elkarrizketa bideoan.
Uztailaren 12rako deitu ditu Urkulluk hauteskundeak

2020-05-18
Uztailaren 12rako deitu ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak. Ezohiko gobernu kontseilua zuen deituta lehendakariak, bertan bere erabakiaren berri eman ostean, hauteskundeak deitzeko dekretua sinatu du eta legeak dioenez, sinatzen den egunetik 54 egun igarotakoan ospatuko dira. Adierazi duenez, legeak ezarritakoa eta berak agindutakoa egin ostean hartu du erabakia.
ELAk COVID19aren krisitik ateratzeko dituen proposamenak aurkeztu ditu “Benetako irteera” izeneko dokumentuaren bitartez

2020-05-18
ELA Sindikatuak COVID19aren krisitik ateratzeko dituen proposamenak aurkeztu ditu “Benetako irteera” izeneko dokumentuaren bitartez. Argitu dutenez, hiru krisiri egin beharko zaie aurre pandemia dela eta: Osasun krisia, krisi soziala eta baita ekonomikoa ere. Zentzu horretan, hainbat neurri planteatu dituzte, diru-sarrera eta gastu publikoari eta herritarren ongizateari dagokionez, besteak beste.
Hego Euskal Herrian lurralde historikoaren barruan mugitzea baimenduta dago

2020-05-18
Espainiako Gobernuak 0, 1 eta 2 faseetako irizpide orokorrak aldatu ditu. Lehen faseko aldaketen tartean, 10.000 biztanle arteko udalerrietan ez da paseoan ateratzeko adinaren araberako ordutegirik izango. Horrez gain, aukera dago 400 metro karratuko baino gehiago dituzten merkataritza-establezimenduak irekitzeko.Urkulluren exekutiboak ere, dekretua berria argitaratu du. Orain arte izan diren baino neurri arinagoekin. Bestalde, Nafarroako Gobernuak txoko eta elkarte gastronomikoetan biltzea debekatu du.
Saioa Anzizu (HE Gurasoak): "Haurren euskarazko heziketa bermatzeko aukera dira Herri Haur Eskolak"

2020-05-18
Iruñeko Haur Eskoletako Gurasoak plataformak herri haur eskola bat jarriko du martxan, haurren euskarazko heziketa bermatzeko.
Covid-19aren 38 kasu berri baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian PCR test bidez

2020-05-18
Guztira 18.608 kasu baieztatu dira dagoeneko gurean test horiek erabilita. Horrez gain hildako bakar baten berri eman du Jaurlaritzak.
 
bannerra