Skip to main content

Gurean Gaur

Mediterraneora itzuliko da Aita Mari ontzia, erreskaterako baimenik gabe ere

2019-07-01
Itsasoan erreskate lanak egiteko baimenak lortu gabe ere Greziara Itzuliko da Aita Mari ontzia. Hala iragarri dute gaur Pasaiako badian, ontziaren ondoan, egindako elkarretaratzean. Atzo iritsi zen ontzia Euskal Herrira, dituen matxura batzuk konpontzera. Hilabete eman dute Grezian, Egeo itxasoko irletako kanpamentuetan dauden migratzaileei mediku laguntza eskeintzen. Denbora honetan ezin izan dute itsasoan erreskate lanik egin, hasiera batean euren asmoa hori zen arren. Gobernu espainiarrak ez die oraindik horretarako baimenik eman. Estatu espainarraren itsas eremuan 240 lagun hil dira aste honetan bertan, Kanariar irletara iritsi nahian hildakoak ere aintzat hartuta. Gaineratu dute Aita Mari ezarritako lege mugak legez kanpokoak direla, eta salaketa formal bat egiteko asmoa dutela adierazi dute.
Ipar Korean izan da Donald Trump presidente estatubatuarra

2019-07-01
Bi Koreak banatzen dituen muga gainditu, eta Ipar Korean izan da Donald Trump presidente estatubatuarra. Ipar Korea bisitatu duen lehen presidente estatubatuarra izateaz gain, Panmunjongo muga oinez zeharkatuta bisitatu du Kim Jong Un-en lurraldea Trumpek.
Kurtur Dealersen laugarren edizioan klima aldaketari buruzko ia ehun mikrokontakizun hautatu dituzte

2019-07-01
Kultur Dealers egitamoaren laugarren edizioan, klima aldaketari buruzko ia ehun mikrokontakizun hautatu dituzte. Beñat Muñoz Robin Comunicacion enpresako kideak azaldu duenez, hautatutako mikrokontakizunetatik 75 gaztelaniazkoak dira eta 16, euskarazkoak. Maite Arrutik irabazi du euskarazko kontakizunen lehiaketa “Leiho bat esperantzari” kontakizunarekin, eta Marcols Alonso Diaz izan da gaztelaniazko lehiaketaren irabazlea “Ganaderia Humana” mikrokontakizunarekin. Kultura Departamentuak Kultur Dealers espazioa sortu zuen 2016an Robin Comunicacion enpresaren laguntzaz. Herritarrei sorkuntza gune bat eskaini eta aurkeztutako lanek kalean presentzia izateko helburuarekin sortu zen. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurten klima aldaketaren gaia aukeratu dute, gaur egun zeresan handia ematen ari den gaia delako.
Inbestidurarako bermerik egon ezean, negoziazioek eta bilerek jarraituko dute Nafarroako parlamentuan

2019-07-01
Lehendabiziko aldiz Madril aldetik Nafarroako gobernagarritasunaren haria, PSNk eta Euskal Herria Bilduk mantendu beharreko harremanaz, bileraren aldeko deklarazioak egin dira. Jose Luis Rodriguez Zapatero, estatuko presidente ohiak, beti ere negoziazioa alboratuta, hitz egitearen alde agertu da. Nafarroari buruz zehatz mintzatu ez bada ere, horretaz galdegin zaionean egin du gogoeta Zapaterok.
Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioei eutsiko die udan ere

2019-07-01
Joan den ostegunean Gernikan egin zuten elkarretaratzea, Bizkaiko Batzar Nagusien eraketan. Gaur, beste astelehen batez Bilboko udaletxearen aurrean iragarri dute udan jarraituko dutela elkarretaratzeek. Gainera, Aste Nagusiko lehenengo astelehenean, abuztuaren 19an, manifestazio handia deitu dute, joan den urtean egin zuten bezala.
Loiuko aireportuko langileek 18 greba egun aurreikusi dituzte "lan karga jasanezinagatik"

2019-07-01
Loiuko aireportuko langileen grebak %100eko jarraipena izan du lehen egunean. Lan kargaren gorakada salatzeko uda honetan 18 greba egun deitu dituzte. AENAko iturrien arabera 26 hegaldi geldituko dira bertan behera gaurko egunean zehar. Patronala den AENA enpresak egindako ikerketaren arabera 36 langile falta dira dagoen lan kargari aurre egiteko. Langileek esan dute Sustapen Ministeritzaren gutxieneko zerbitzuen inguruko ebazpenak babestuta ez zeuden bi hegaldi baimendu dituela. Hau salatuko dute.
 
bannerra

bannerra