Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Ekuadorko gobernua Guayaquil hirira eraman dute milaka indigenen protesten ondorioz

2019-10-08
Liskarrak okertu egin dira azken orduetan Ekuadorren, milaka manifestari indígena Quitora iritsi ondoren. Egoeraren larritasuna ikusirik, presidentearen jauregia eta gobernuaren egoitza desalojatu eta Guayaquil hirira mugitu behar izan dute.
Turkiako armada Siriako milizia kurduen kokaleku batzuk bonbardatzen hasi da, Turkiako hainbat hedabideren arabera

2019-10-08
, Turkiako hainbat hedabideren arabera, Armada Siriako milizia kurduen kokaleku batzuk bonbardatzen hasi da, baina oraindi ez dute baieztapen ofizialik eman. Ankarak, Kurdistaneko Langileen Alderdiarekin eta Siriako Herriaren Defentsarako miliziekin birrindu nahi ditu. Horretarako, datozen orduetarako azkenengo urteetako hirugarren erasoa aurrera eramango du.
Frente Polisarioaren Nafarroako ordezkari berriari harrera egin dio Unai Hualdek

2019-10-08
Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakaraiak, Adderahman Lehbib Breikari, Fronte Polisarioaren Foru Erkidegoko arduradun berriari harrera egin dio gaur Legebiltzarreko egoitzan.
Bazterketarik gabeko pilota txapelketa jokatuko dute Basaurin

2019-10-08
Jaietako egitarau zabalaren barruan bi partida jokatuko dira: bata, adimen urritasuna duten pertsonentzat egokitutako paletako partida, eta bestea, urritasun fisikoa duten pertsonek jokatuko dute.
Txente Rekondo: "Turkia Sirian sartzen bada, Kurduak izango dira galtzaile nagusiak"

2019-10-08
AEBek tropak erretiratu dituzte Siriako Kurdistanek Turkiarekin duen mugatik. Horrek suposatuko duena aztertu dugu Txente Rekondo nazioarteko analistarekin.
Azaroko bozei begira elkarlan akordioa berretsi dute EH Bilduk eta ERCk

2019-10-08
EH Bildu eta ERC bilera egin dute Bilbon bi alderdien arteko elkarlan akordioa berresteko. Joan den apirileko Espainiar estatuko hauteskundeetan indarrak batuko zituztela iragarri zuten eta nahiz eta legealdiaren iraupen eskasak akordioa osotasunean garatzeko aukera zapuztu duen, frogatutzat eman dute bi alderdiek ezkerreko indar subiranisten elkarlanak fruituak eman dituela.
 
bannerra

bannerra