Skip to main content

Gurean Gaur

Askatasun sexuala harrotasunez aldarrikatzeko eguna ospatzeko agerraldia egin du Iruñeko Udalak

2019-06-28
Askatasun sexuala harrotasunez aldarrikatzeko eguna ospatzeko agerraldia egin du Iruñeko Udalak udal plazan. Enrique Maya Iruñeko alkateak ez du bertan parte hartu. Udalak eskubide-berdintasunaren alde zein sexu-orientazioak eragindako bazterkeria ezabatzeko lan egiteko konpromisoa berretsi du.
Joseba Gabilondo: "Sistema cis sexista honek denok sartzen gaitu kaiola batean"

2019-06-28
Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna da gaur. 50 urte betetzen dira Stonewallen erreboltak izan zirenetik. Esaten da, hura izan zela gaur egungo LGTBIQ+ mugimenduaren hastapena. Besteak beste, ospakizunez, aldarrikapenez edo kolektiboak Euskal Herrian egunerokotasunean bizi dituen erasoez hitz egin dugu Joseba Gabilondo Hiruki Larroxako kidearekin.
Udako jaietako kartelak aurkeztu ditu Donostiako Udalak

2019-06-28
Estropadetako, Aste Nagusiko, Euskal Jaitako eta Su Artifizialen lehiaketako kartelak aurkeztu dituzte Donostiako udaletxean. Aurkezpenean hartu dute parte Jon Insausti Jaietako zinegotziak, Alfredo Leon Euskal jaitako eta Estropadetako kartelen egileak eta Sonia Urrezti Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketako karteleko argazkiaren egileak.
2020an Herri San Ferminak Alde Zaharretik botatzeko asmoa iragarri du Mayak

2019-06-28
Berrikuntzarik ez dio egin aurreko Udal Gobernuak osatutako 496 ekimen barnebiltzen dituen programari. Hala ere, Foruen plazako egitarauari dagokionez, beste bi kontzertu antolatzeko asmoa azaldu du Maria Garcia Barberena Kultura zinegotziak. Hala ere, hurrengo urtean Herri San Ferminak ez direla Alde Zaharrean egongo azpimarratu du Maya alkateak.
Pau Sarrate aktoreak jaso du EHGAMen Urrezko Hirukia

2019-06-28
Sari honek helburutzat du berdintasunerako mugimenduan aniztasunaren alde lagundu duten pertsona, elkarte edo erakundeak saritzea. Pau Sarrate aktoreak, Il Circo Italiano-n Paute pailazoaren rola betetzen du. Adierazi dute, saria eman diotela ume eta nagusiei zuzenduriko ikuskizunean dibertsitatea ikusarazi eta berdintasuna eta inklusibotasuna bultzatzeagatik. Eskertuta agertu da Sarrate. Esan du, beti normaltasunez onartu eta adierazi duela bere sexualitatea. Horregatik, gaineratu du, ikuskizunean ere gaia naturaltasunez jorratzen duela. Bestalde, Trapuzko Espartina ere entregatu dute urtero bezala. Ana Beltran PPko diputatuarentzat izan da, LGBTIQ+ eskubideak zapaltzeagatik eta mespretxuzko adierazpenak egiteagatik.
Galindoko ABB enpresak Lan Erregulazio Txostena aurkeztu du

2019-06-28
Galindoko ABB enpresak Lan Erregulazio Txostena aurkeztu du. Ondorioz, Ezkerraldeko plantak dituen 40m langileetatik, 10 kaleratuko dituzte. Egoera honen aurrean, beharginak antolatzen hasi eta eragile ezberdinekin biltzen hasi dira. EH Bildurekin izandako topaketan, enpresaren itxiera eta Europako ekialdera leku aldatzearen arriskua nabarmendu dute. Koalizioko kideek, beharginei elkartasuna erakusteaz gain, Ezkerraldeak zein Meatzetak pairatzen duten egoera ekonomiko larriaren inguruko hausnarketa plazatu dute.
 
bannerra

bannerra