Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek greba "gogortuko" dutela iragarri dute

2019-10-07
Grebaren kondizioak "gogortu" egingo dituztela adierazi dute ELA sindikatutik, eta greba mugagabea egitea ere aukeren artean dagoela azaldu dute.
Trumpen muga-zerga berriek eragina edukiko lukete Euskal Herriko nekazaritzan

2019-10-07
Indarrean sartzekotan Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak iragarritako arantzelak eragin zuzena izango lukete Euskal Herriko nekazariengan. %25eko muga-zerga ezarriko zaio urriaren 18tik aurrera AEBtan sartzen den Euskal Herriko ardoari, besteak beste, eta herrialde horretara bideratu ziren 2018an sektorearen esportazioen %14a. Luis Planas Espainiako nekazaritza ministroak bilera egin du Autonomia Erkidegoetako ordezkariekin gaur eta sektorekoekin bilduko da bihar. Aurreratu dutenez, erantzun bateratua emango diote arazoari Europan zein Estatuan.
477 pertsona atxilotu dituzte dagoeneko Ekuadorren, gobernuaren murrizketak salatzeko protestetan

2019-10-07
Iragan asteartean Ekuatoreko presidenteak Nazioarteko Diru Funtsarekin adostutako interbentzio ekonomikoa iragarri zuen. Hitzarmen gisa azalduta, lau mila milioi dolar baino gehiagoko diru kreditua adostu dute bi erakundeek, aurrekontuak onartuak izan daitezen. Horren kotnrako protesten ondorioz, 477 pertsona atxilotu dituzte jada.
Navarra Sumak eta PSNk Atarrabiako jaietako txupinazoko gertakariak salatu dituzte

2019-10-07
Iragan larunbatean Iruñerriko Atarrabiako festen hasieran Nieves Camacho Leiva Navarra Sumako zinegotziak erasoa salatu zuen. Eskuin muturreko politikariaren hitzetan, ezker abertzaleko kideek mehatxatu, iraindu eta jipoitu zuten. Horren harira, Navarra Sumak deklarazioa aurkeztu du parlamentuan eta PSNk bat egin du eskuin muturreko koalizioarekin.
Geroa Baik, EH Bilduk eta I-Ek, Euskararen Dekretuaren sententziari helegitea jartzeko eskatu dute

2019-10-07
Geroa Baik, EH Bilduk eta Izquierda Ezkerrak, Euskararen Dekretuaren sententziari helegitea jartzea eskatu dute. Nafarroako Auzitegi Nagusiaren erabakiak, hiritarrak ere piztu zituen iragan astean, eta gaurkoak UGTren egoitzaren aurrean elkarretaratzea antolatu dute.
Alderdi Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak Portugalen

2019-10-07
Antonio Costa Portugaleko lehen ministro izaten jarraituko du. Abstentzio altuko hauteskundeetan Alderdi Sozialistak bere abantaila handitzea lortu du, gehiengo osotik hamar eserlekutara geratuz. Beraz, sozialisten politikek herritarren babesa jaso dute eta beste lau urtez gobernuan egongo dira.
 
bannerra

bannerra