Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Sturgeon: "Nire nahia da erreferenduma hurrengo urtean egitea"

2019-10-16
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak “urtea bukatu baino lehen” independentziari buruzko erreferenduma egiteko baimena eskatuko du. Johnsonek, Erresuma Batuko lehen ministroak bere gobernuak Eskoziako Gobernuari erreferenduma egiteko baimena emateko asmorik ez duela adierazi du. Hala eta guztiz ere, prestaketa legegile guztiak lantzen ari direla eta ahal bezain laster eskakizuna bukatuko dutela iragarri du Sturgeonek.
Gorka Julio: "Katalunian gizartea mobilizatzen duen haktibismoa sortzen ari dira"

2019-10-15
Hacktibismoa zer den, eta Katalunian zein Euskal Herrian, zertarako erabiltzen ari den aztertu dugu Gorka Julio informatikariarekin.
Kronologia: Altsasu, hiru urte

2019-10-15
Hiru urte igaro dira Altsasuko auzia eragin zuten gertakariak jazo zirenetik,
'Urrezko Danborra' aukeratzeko sistema, adostutako prozedura jarraitu gabe aldatzea leporatu diote Eneko Goia alkateari

2019-10-15
Elkarrekin Donostia eta EH Bildu alderdiek adierazi dute ahozko proposamen bat besterik ez zuela egin Goiak, eta azaroaren 19ko Bozeramaileen Batzordean gaia eztabaidatzen jarraitzea izan zela hartu zen erabaki bakarra azpimarratu dute.
Asteazkenean irtengo dira ANCk antolatutako 'Askatasunaren martxak'

2019-10-15
Asteazkenean irtengo dira ANCk Kataluniako 5 hiri ezberdinetatik irten eta Bartzelonarainoko bidea egingo duten 5 zutabeak. Girona, Vic, Berga, Tarrega eta Tarragonatik irtengo dira, eta ostiralean batuko dira denak Bartzelonan, hian justu greba orokorra deituta dagoen egun berean.
Gazte batek begia galdu du Prat aireportuan egindako kargetan jasotako pilotakada baten ondorioz

2019-10-15
Ospitaletik ziurtatu dutenez, begia lehertu egin zioten gazteari, eta zauri hori bateragarria izango litzateke poliziaren pilotakada batekin. Kontua da Kataluniako Parlamentak debekatu egin zuela halako pilotak erabiltzea. Polizia espainiarrak, ordea, debeku horrek Eskuadra Mossoei bakarrik eragiten dietela adierazi du.
 
bannerra

bannerra