Skip to main content

Gurean Gaur

43. Getxoko Jazzaldian 20 kontzertu eskainiko dituzte

2019-06-19
Getxoko Jazzaldiaren 43. edizioa izango da uztailaren 3tik 7ra. 80 musikarik hartuko dute parte bertan, berrikuntza bezala Muxikebarri izango da oholtza nagusia.
'Auzoan bizi nahi dugu' lelopean mobilizatuko da SOS Alde Zaharra plataforma

2019-06-19
Bilboko Alde Zaharrak bizi duen turistifikazioa eta horren ondorioak salatzeko manifestazioa deitu du SOS Alde Zaharra plataformak ekainaren 20an, ostegunean. Auzotarren ustez, turismo modeloak auzoaren bizitzan duen eraginagatik, gero eta zailagoa da bizilagunentzat auzoan bizitza egitea. Alokairuaren prezioen igoera, komertzio kate handiek bertako merkatariei kendutako lekua eta espazio publikoaren erabilera pribatua dira auzokideak kezkatzen dituzten arazoaren ertzetako batzuk eta horren atzean dagoen hiri modeloa birplanteatzea eskatzen dute.
Unai Hualde izendatu dute Nafarroako parlamentuko presidente

2019-06-19
Nafarroako Parlamentua osatu dute gaur eta Unai Hualde hautatu dute presidente. Mahaia Yolanda Ibañez eta Inma Juriok, presidente orde gisa eta Lopez De Muniain eta Maiorga Ramirezek idazkari lanetan osatuko dute. PSNk hala eskatuta 5etik 7ra handituko da parlamentuko mahaiko kideen kopurua.
Berri Txarrak taldeak datorren ostiralean jasoko du 2019ko Adarra Saria

2019-06-19
Donostiako Udalak euskal musikarien ibilbidea omentzeko urtero ematen duen saria da. Mikel Laboak jaso zuen lehen aldiz sari hau, 2014an. Aurten, Aholku Batzordeak Lekunberriko musika taldearen ibilbide artistiko eta profesionala eta euskal nahiz nazioarteko publikoarengan duen eragin izugarria hartu ditu kontuan sariaren irabazlea aukeratzeko. Taldeak, ekainaren 21ean, eguerdian, jasoko du saria Donostiako alkatearen eskutik eta, egun berean, kontzertua eskainiko du Victoria Eugenia Antzokian. Bestalde, Berri Txarrakek Kobetamendin egingo du Ikusi Arte biran agindu zuen kontzertu erraldoi eta historikoa. Uztailaren 14an, hamabost gonbidatu bereziren laguntza izango du taldeak “Berri Txarrak lagun artean” izenez deitu duten kontzertu honetan. “Enrique Villarreal” El Drogas, Leire Iseo, Airoa Renteria edo La M.O.D.A. –ko David Ruiz, besteak beste. Gainera, Durangoko Azokako Ahotsenea sortzaileen guneak, ekitaldia euskal musikaren erakusleiho bilakatu nahi du. Hala, Triangelu Karpa eta Basoa eszenatokietan 8 euskal taldek joko dute. Diabolo Kiwi, Iont, Patx & Run, Huts, Dukka, Natali, Atzapar eta Larra Bideakek, hain zuzen ere.
Enekoitz Esnaola: "Botere banaketa argia dugu, EAEn EAJ eta PSE-ren artean, Nafarroan eregimena nagusi"

2019-06-18
Udalbatza berrien osaketaren ostean, Berriako kazetari Enekoitz Esnaolarentzat, botere banaketa "modu argian" gauzatu da. Bere esanetan, "EAE-n EAJ eta PSE-ren arteko itunarekin" eta, bestalde, Nafarroan "erregimenaren bidez".
Jurdan Arretxe: "EAEn eta Nafarroan ikusi genuenaren artean zatiketa handia dago"

2019-06-18
Iragan den larunbatean osatutako udalbatza berrien ostean, Noticias de Gipuzkoa egunkariko kazetari Jurdan Arretxerentzat, alde handia dago EAEn gertatutakoa eta Nafarroan emandakoaren artean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan EAJ eta PSE zein EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-en arteko akordioak egon zirela nabarmendu du. Eta, Nafarroan, aldiz, PSNk hainbat alkatetza Navarra Suma koalizioaren esku utzi zituen.
 
bannerra

bannerra