Skip to main content

Gurean Gaur

Desadostasunak Volkswagenen aldi baterako lan erregulazioan

2018-08-29

Volkswagenen zuzendaritzak onartu egin ditu CCOO eta UGT sindikatuek eskatutako zenbait baldintza. LAB eta ELAk, ordea, enpresak planteatutako neurria onartezina dela salatu dute. CCOO eta UGTk dute gehiengo sindikala Landabengo fabrikan; hortaz, aurreikuspenak betetzen badira, gaur bertan itxiko da akordioa.

 

Iñaki Egaña: "Interes koiunturalak daude Franco deshobiratzeko, PSOEk aurrez ere izan du aukera eta ez du egin"

2018-08-29

Franco diktadorea hil eta 43 urtera, Espainiak erabaki du haren gorpua ohorezko mausoleotik ateratzea. Espainiako Ministroen Kontseiluak abuztuaren 24an onartu zuen 2007ko Memoria Historikoaren Legea aldatzen duen dekretua, eta ostiral honetan jarriko dute indarrean. Horren harira, Iñaki Egaña historialariaren analisia jaso dugu.

Estatutu berria eta 2019ko aurrekontuak ezarri ditu Urkulluk erronka gisa

2018-08-28

Estatus politikoa izango da horietako bat. EH Bildurekin lortutako akordioa beste alderdietara zabaltzea eta adituak idazten ari diren testuak Espainiako Gorteetan ere ibilbidea egitea lehenetsi du lehendakariak.

2019ko aurrekontuak aurrera ateratzea ere izango du koalizio gobernuak erronka nagusietako bat, PPren babesa kolokan egon litekeela aintzat hartuz. Zentzu horretan, gainerako taldeen babesa bilatu eta negoziatzeko asmoa du exekutiboak, baina akordioa posible ez balitz, ez du aurtengo aurrekontuak luzatzea baztertzen.

Gobernu kontseiluaren bilerak iraun bitartean, protestak izan dira Miramar kanpoaldean: Donostiako Txantxarreka gaztetxeko kideek migranteei harrera duina egitea eskatu dute, eta Satorralaiakoek matroaren pasantearen kontra egin dute.

EGUNEKOA: abuztuaren 28ko albiste nagusiak

2018-08-28

Eusko Jaurlaritzaren ikasturte politikoko lehen gobernu kontseiluari eta Kataluniako egoerari erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, berriz, indarkeria matxistaren eta lan arloko prekarietatearen biktimak izan ditugu hizpide. Horrez gain, kultura eta kirol arloko zenbait berri ere nabarmendu ditugu.

Kontxako Bandera aurkeztu dute

2018-08-28
Iraila iristear da eta arraun denboraldia urteko estropada zirraragarrienen murgilduko da aste honetan. Kontxako Banderari begira daude talde guztiak eta gaur bertan aurkeztu dute estropada Donostiako udaletxean. Ostegunean jokatuko da sailkapen estropada. Emakumezkoak hasiko arratsaldeko 17:30etan. 8 tripulazioz osatutako bi txandetan banatuko dira. Gipuzkoako 8 traineru, Bizkaiko 3, Galiziako bat eta Kantabriatik etorritako bat lehiatuko dira. Emakumeen txanda bukatu ostean, 18ak aldera gizonezkoen ontziak irtengo dira uretara, 12 taldez osatutako bi txandetan banatuz. Gipuzkoako 10 traineru, Bizkaiko 7, Galiziako 5 eta Kantabriako 2 ontzi lehiatuko dira irailak 2 eta 9an jokatuko diren estropadetarako txartela lortzeko. Guztira 40 traineru arituko dira Donostiako urtean ostegunean, eta maila bakoitzean sailkatzen diren 7 traineruei, Donostiarrako tripulazioa gehituko zaie banderaren lehiarako. Estropadaren baldintzei dagokionez, iazko berdinak izango dira. Emakumeek 1,5 milako distantzia egingo dute eta gizonek 3 milakoa. 4 ontziz osatutako bi txandetan jokatuko da jardunaldi bakoitza. Aurtengoan berrikuntza nabarmena izango du Donostiako Estropadak, gizonezkoen eta emakumezkoen sari ekonomikoak berdinak izango baitira. Lehengo urteko bigarren jardunaldian itsaso zakarra izan zen protagonista eta emakumezkoen txanda bertan behera uztekotan egon ziren antolakuntzakoak. Azkenean, formatua aldatu eta erlojupeko estropada jokatu zuten, arraun zaleentzat gogoangarriak izan ziren irudiak utziz. Eman zuten ikuskizuna ordainezina izan zen, eta 10 edizioren ostean, emakumezkoen modalitateko sariak eta gizonezkoenak parekatzea erabaki da. Edurne Egañak, emakumezkoen banderaren babesle den Euskadiko Kirol Portuak-eko zuzendariak, berdintasunaren aldeko beste urrats bat ematen dela adierazi du. Emakumezkoen eta gizonezkoen mailan azkarrenak izaten diren Gipuzkoako traineruei sari berezia emango dio ADEGIk. Iaz Valentzian egin zuten banderarekin sortutako polemika alde batera utziz, aurtengoan Oiartzunen bordatu dute Kontxako bandera.
Autogobernua ardatz, Estatutu Berria eta falta diren eskumenak bitarteko

2018-08-28

Ikasturte politikoko lehen Gobernu Kontseilua izan du gaur Eusko Jaurlaritzak Donostiako Miramar jauregian. Koalizio gobernuaren konpromiso eta erronkak berresteko baliatu du hitzordua Iñigo Urkullu lehendakariak.

 
bannerra

bannerra