Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

GUREAN GAUR: Frankismo garaian erahildakoen omenez Erreniegako mendikatean jarritako oroitarria erasotu dute

2018-02-06

Espainiako banderaren pintadak horren gainean egin baitituzte. Azken hilabeteotan, horrelako beste eraso faxistak ere izan dira Ezkabako gotorlekuan eta Sakanako Otsoportilloko simetan.

GUREAN GAUR: Barakaldon, Kaiet Prieto bizilaguna babestu zuten

2018-02-06

Twitter sare sozialean "terrorismoa gorestea" leporatzen diote eta Espainiako Audientzia Nazionalean egindako epaiketan, bi urtetako espetxe zigorra eskatzen diote. Horrekin batera, Pablo Hasel musikariari elkartasuna adierazi diote

Puigdemont hautetsiek inbestitzeko proposamena eta independentisten akordio aukerak

2018-02-05

Carles Puigdemont hautetsien batzarrak inbestitzea proposatu dio Junts Per Catek ERCri, eta horretarako deitu du gaur CUP Bruselara. Bi gobernu eratzea proposatu du: bata, Bruselan, eta Bartzelonan bestea. Xehetasunik eman ez badute ere, ERCko Sergi Sabriak esan du sintonía onean daudela alderdi independentistak.

GUREAN GAUR: "Zergatik erabaki?" mahai ingurua Gure Esku Dagoren eskutik

2018-02-02

Erabakitzeko eskubidearen aldeko mugikemenduak ziklo berri bati ekin dio ekainean antolatuko duen giza kate erraldoiaren bidez. Ekimenak, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu. Horrekin batera, eztabaida irekiak antolatu ditu, "Zergatik erabaki?" galderarekin batera. Bilbon, Garbiñe Aranburu, Emilio Olabarria, Adrian Zelaia, Igor Mera eta Jon Agirre bildu zituzten, Helena Francok gidaritza lanak egin zituela.

GUREAN GAUR: Guggenheim Bilbao Museoan, Henri Michaux: beste aldea erakusketa izango da

2018-02-02

Bisitariek maiatzaren 13ra bitartean disfrutatu ahal izango dute. Artistaren modus operandiaren muina azaleratzen da erakusketan: hark zientzia, musikologia eta etnografiarekiko zuen interesa nabari da.

GUREAN GAUR: Neguko merkatuak dominu-efektua euskal futbolean

2018-02-02

Europako futbol txapelketa nagusietan fitxaketak egiteko aukera amaitu da. Azken orduko mugimenduen artean, Euskal Herrian, Realak Hector Moreno atzelari mexikarra fitxatu du, Iñigo Martinezek utzitako hutsunea betetzeko asmoz. Eibarrek, bestalde, Bordeleko Girondinsen aritzen zen Jovanovic serbiarra batu du.

 
bannerra

bannerra