Skip to main content

Gurean Gaur

Jordi Pesarrodona: "Bizi dugun mobilizazio aroa pentsamolde berri baten abiapuntua da"

2018-04-27

Irailaren 20an polizia baten ondoan pailazo sudurra jantzita protesta egiteagatik deklaratzeakoa zen astelehenean Jordi Pesarrodona, Sant Joan de Vilatorradako ERCko zinegotziak. Epaileak artxibatu egin du auzia. Saioa Baleztenak Pesadorronarekin hitz egin du, haren auziaz eta errepresioak azken aldian izan duen bilakaeraz. Baita horri aurre egiteko beharraz ere.

Saskibaloian, Bidaideak Bilbaok gurpildun aulkiko Euroligako finalaren lehen partida irabazi du

2018-04-27

Txurdinagako politikiroldegian. Bidaideak Bilbao etxeko taldeak Austriako Sitting Bulls taldearen aurka jokatuko du Euroligako finalaren lehen partida. Bizkaitarrek garaipen garrantzitsua lortu dute, markagailuan 18 puntutako errenta eskuratuz (69-51). Orotara, zortzi taldek jokatuko dute, Barakaldon zein Txurdinagan, Europako onenak bilakatu asmoz.

Erasoa baztertuta, abusuagatik, 9 urteko zigorra, sanferminetako erasotzaileentzat

2018-04-26

Bederatzi urteko espetxe-zigorra jarri diete 2016ko taldeko bortxaketako bost akusatuei. Sexu-abusu delituagatik zigortu dituzte eta ez sexu-eraso delituagatik. Berehalako erantzunak sorrarazi ditu ebazpenak, mugimendu feminista horren aurka azaldu da eta istiluak ere sortu dira Nafarroako Auzitegiaren aurrealdean.

Erakunde publikoetatik ere etorri da erantzuna. Nafarroako Gobernuak jakinarazi du errekurtsoa jarriko diola epaiari. Maria Solana bozeramailearen hitzetan, kezkatuta daude, bortxaketa egon dela argi dute eta elkartasuna adierazi diote biktimari.

EH Bilduko parlamentari Bakartxo Ruizek, bere aldetik, esan du epaiak garrantzia kentzen diola emakumeen aurkako indarkeriari. Sistema judizialak indarkeria hori mantentzen duela salatu du.

Eusko Jaurlaritzak ere egin du epaiaren balorazioa. Zehazki, Josu Erkoreka bozeramaileak esan du ez dutela ebazpena partekatzen eta iruditzen zaiola kontzientziatuta dagoen gizartearen gehiengoak ere ez duela ulertuko.

Bakearen eta migranteen aldeko lanagatik, Barenboim eta Malenorentzat Gernika saria

2018-04-26

Daniel Barenboimek eta Helena Malenok jaso dute Bakearen eta Berradiskidetzaearen aldeko Gernika Saria. Barenboim musikariaren kasuan, bakearen eta demokraziaren aldeko konpromiso unibertsala baloratu dute. Malenoren kasuan, komunitate migratzaileen alde erakundeetan egin duen lana.

Apirilaren 26ko albiste nagusiak

2018-04-26

2016ko sanferminetako taldeko bortxaketaren ebazpenak asaldura eragin du, bost akusatuak sexu abusuagatik zigortu dituztelako bederatzi urteko espetxera, eta ez sexu erasoagatik. Gai horrez gain, Gernikako bonbardaketaren 81. urtemugaren ingurukoei erreparatu diegu. Baita Seaskak maiatzaren 4rako antolatu duen protestari ere. Kultura eta kirol arloko kontuak ere jorratu ditugu.

9 urteko espetxe-zigorra jarri diete La Manada auziko akusatuei

2018-04-26

9 urteko espetxe-zigorra jarri diete La Manada auziko bost akusatuei. Sexu-abusu delituagatik zigortu dituzte eta sexu-eraso delituagatik absoluzioa eman diete. Berehalako erantzunak sortarazi ditu sententziak, mugimendu feminista horren aurka azaldu da eta istiluak izan dira Nafarroako Auzitegiaren aurrealdean.

 

 
bannerra

bannerra