Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

GUREAN GAUR BEREZIA: Parlamentuak erabakiko du Kataluniaren etorkizuna

2017-10-26

Egun frenetikoa Katalunian, aktualitatea minutuz minutu aldatzen joan da eta Carles Puigdemontek hartu du protagonismo osoa. Bere hitzartzearen ostean, parlamentuaren esku geratzen da 155. artikuluari aurre egiteko neurriak hartzea. Honen inguruan aritu gara Gurean Gaur saio berezian, Ekhiñe Atorrasagasti, Beñat Zarrabeitia eta Nekane Zinkunegi lankideekin. Platoan, Egoitz Askasibar izan dugu gonbidatu gisa eta hortaz gain Jurdan Arretxe, Beñat Zaldua, Jon Olano, Vicent Partal, Albert Mercade eta Nora Miralles kazetarien iritziak bildu ditugu.

GUREAN GAUR: sarrera eta titularrak

2017-10-25

Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak uko egin dio Espainiako Senatura joateari. Horrez gain, Kataluniako hedabide publikoek manifestua kaleratu dute, Madrilek 155. Artikulua ezarrita haiek kontrolatzeko egindako mehatxuari erantzunez

GUREAN GAUR Berezia: Manifestazio erraldoia Katalunian Jordien askatasunaren alde eta 155. artikuluaren aurka

2017-10-25

450000 lagun baino gehiago bildu ziren iragan den urriaren 21an Bartzelonan Jordi Cuixart eta Jordi Sanchezen askatasuna eskatzeko. Hortaz gain, 155. artikuluaren aplikazioaren aurkako aldarri gisa baliatu zuten mobilizazioa. Hamaika Telebistak saio berezia osatu zuen manifestazioaren irudiekin, bertatik bertara hartutako adierazpenekin eta egunak emandako guztiarekin.

GUREAN GAUR 14:30

2017-10-25

2017/10/25

Atzo hasi zen Nafarroa Gaur Debatea Hamaika Telebistan. Egoi Irisarri, Ion Orzaiz eta Gorka Bueno gonbidatuekin Nafarroako gaurkotasuna izan zute hizpide;  Gobernuak aurkeztu berri duen turismo kanpaina bereziaz, Euskararen dekretuaz edota Kataluniaz aritu ziren solasean eta hemendik aurrera ere tarte berezia eskainiko zaio Nafarroari, iluntzeko 22etatik aurrera Iruñeko erredakzioan grabatutako Nafarroa Gaur debatean. 

Kiroletan, datorren azaroaren 25an, futbolean, emakumezkoen Euskal Selekzioak Txekiar Errepublikaren aurka jokatuko du Ipuruan. Norgehiagoka honetan, Iñigo Juaristik debuta egingo du taldeko hautatzaile gisa. Zerrenda horretan egon liteken jokalarietako bat Eunate Arraiza da. Athleticeko ezker hegalekoak oztopo guztiak gainditu ditu elitera iristeko. Gorra izanik, zailtasunak biderkatu zaizkio baina aste honetan Espainiako selekzioarekin debuta egin du. Harrobia saioan, bere kasua aztertu genuen GARA egunkariko Ane Urkiri Ansola kazetariarekin batera.

Hauek eta askoz gehiago urriaren 25eko Gurean Gaur albistegian.

Sasoi onean 26.saioa: Landare Kooperatiba eta apiterapia

2017-10-25

Produktuen kontsumoak eragin zuzena du gure osasunean, horregatik gaur Landare Kooperatiba ezagutu dugu, bertan saiatu egiten baitira produktu ekologikoak eta kalitatezkoak eskaintzen. Bestalde, apiterapia zer den ikasi dugu, izan ere, erleen pozoinak, besteak beste, mina baretzeko balio du. 

GUREAN GAUR 20:30

2017-10-25

2017/10/24

Hik Hasik hezkuntza komunitateko eragileak bildu ditu, eta haurren heziketa hobetzeko ideiak aztertu dituzte urtebetez; proposamena egin diote orain jendarte osoari, hezkuntza denon ardura, eta beraz, denon artean adostekoa delakoan. Hau eta askoz gehiago urriaren 24ko Gurean Gaur albistegian.

 
bannerra

bannerra