Skip to main content

Gurean Gaur

EGUNEKOA: uztailaren 20ko albiste nagusiak

2018-07-20

Sare Herritarrak eta Bagoazek antolatuta Mont de Marsango espetxetik Zaballakora abiatutako bizikleta martxari erreparatu diogu. Horrez gain, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako AHT lineak elkartuko diren Bergarako lotunearen bigarren zatiko eraikuntza lanak esleitu izana ere aintzat hartu dugu. Besteak beste, Euskaltzaindiaren mendeurrenari ere eskaini diogu arreta.

Abuztuaren 27an itzuliko da Gurean Gaurreko denboraldi berria

2018-07-20

Gurean Gaur albistegiko lantaldeak oporrak hartu ditu abuztuaren 27ra arte. Egun horretatik aurrera, eskura izango duzue Hamaika Telebistako ohiko albistegi zerbitzua. Ordura arte, uda ona pasa!

Euskaltzaindia, mendeurrenean euskararen mugarrieri begira

2018-07-20

Euskaltzaindia sortzeko prozesua 1918ko urtarrilean jarri zen abian, Ramón de la Sotaren taldeko Koxme Elgezabal eta Felix Landaburu Bizkaiko ahaldun abertzaleek proposamena aurkeztu zutenean. Proposamen hori 1918ko urtarrilaren 25ean eginiko bilkuran onartu zen, eta data esanguratsu horren harira egin da gaurko ekitaldia.

Eusko Jaurlaritzkao lehendakariaren esanetan, euskara eta hiztunak indartzeko balio izan du Euskaltzaindiaren lanak. Euskararen mugarri gisa nabarmendu du Euskaltzaindiaren sorrera eta mendeurrenean izango den beste mugarria Euskaraldia izango dela esan du Urkulluk.

Euskaltzaindiak mendeurrena ospatuko du 2018ko irailetik 2019ko urrira bitartean. Jardun instituzionalen artean aurreikusitako bi ekitaldi nagusietako bat izan da Bizkaiko Foru Aldundian egindakoa, eta bestea Gipuzkoako Foru Aldundian egingo dute, 2019ko urrian, mendeurrenari amaiera emateko.

Presoen urrunketa salatzeko tourra

2018-07-20
Orain Presoak dinamikak antolatutako bizikleta martxa hasiko da gaur. Urrunketa politikoak senideen kolektiboan eragiten duen sufrimendua aldarrikatuko dute gaurtik astelehenera bitarteko ibilbidean. Lau eguneko bidaia Frantzian hasiko da. Mont-de-Marsango espetxetik abiatuko dira, Frantziako gobernuak presoak gerturatzeko borondatea erakutsi duelako eta erreferentzia argia bihurtu delako. 80 bat kilometroko lau etapetan banatu dute bidea, Mont-de-Marsan - Baiona, Baiona - Donostia, Donostia – Altsasu eta ibilaldia bukatzeko azken egunean Altsasutik Zaballara joango dira Gasteiz zeharkatuz. Bertan amaituko dute martxa, Zaballako espetxea politikaren aldaketaren ikur bihurtzea nahi dutelako. Senideek presoak bisitatzeko egin beharreko kilometroak eta bidean dituzten zailtasunak irudikatu nahi dituzte horrela. Sare eta Bagoaz elkarteek, lau alderdi jakin konpontzea ezinbestekoa dela adierazi dute: larri gaixorik dauden presoen egoera, lehen graduaren ezarpenaren amaiera, salbuespen legedia indargabetzea, eta beste estatu batean aurrez betetako zigorrak zenbatzea lehentasunezko gaiak direla aldarrikatu dute. Ibilbidea hasi aurretik, antolatutako dinamikei esker presoak etxera gerturatzen ari direla baina euskal preso guztien hurbilketa eskatzen dutela adierazi du Emilie Martinek. Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramaileak, Iparraldearen bidea jarraitu behar dela azaldu du. Herritarren gehiengoak beraien aldarrikapenekin bat egiten duela ere azpimarratu du. Duela bi egun, Fernando Grande-Marlaska, Espainiako Barne ministroa, Euskal presoen hurbilketez mintzatu zen. Gaia landu gabe dagoela eta tratamendu batzordeak ez duela inoren hurbilketa aztertzeko bilerarik egin esan zuen. Bestalde, Sao Pauloko Foroan parte hartzen ari diren alderdiek Euskal Herriari buruzko ebazpen bat onartu zuten Habanan, Espainiako Gobernuari benetako bake baterantz pausoa k emateko eskatuz.
"Arrazaren Aldarea" mihisearen bozetoa eskuratu du San Telmo Museoak

2018-07-20

Josep Maria Sert artista katalanak 1930 inguruan museoaren elizarako egin zituenen artetik handiena da mihise hori. Beste bost bozeto ditu museoak, eta hau, seigarrena.

AHTaren Bergarako lotunearen bigarren zatia, esleituta

2018-07-20
Euskal Y-a amaitzeko falta diren lanez aritu da, hain justu, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako sailburua eta Jose Luis Abalos Espainiako Sustapen ministro berriarekin.
 
bannerra

bannerra