Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

ERABAKIA ARDATZ: Gure Esku Dagoren mugarria eta Kataluniako inbestidura

2018-01-26

Inoizko mobilizaziorik handiena iragarri du Gure Esku Dagok ekainaren 10erako. Ziklo baten amaiera, eta datorrenaren hasiera izango da. Herritarren Ituna lantzen segitzen dute, eta udaberrian, zergatik eta zertarako erabaki nahi duten aztertuko dute herritarrek eta hainbat alorretako adituek. Aste honetan, gainera, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin eta Jonan Fernandez BIzikidetza idazkariarekin elkartu dira Zelai Nikolas eta Anjel Oiarbide, GED-ren urteko planaren berri ematen.

Katalunian, berriz, Generalitateko presidentearen inbestiduraren aurrekariek markatu dute astea. Carles Puigdemont Generalitateko presidentegai izateko Roger Torrentek astearen hasieran eginda proposamena, erabakia bera, Auzitegi Konstituzionalean inpugnatzeko asmoa du Madrilek, nahiz eta Estatu Kontseiluak, hari aholkua eskatu ondoren, jurisprudentziari eta Konstituzioari erreparatuta horretarako oinarririk ez dagoela jakinarazi dion.  

"Arrazoiak soberan", apirilaren 14an gazte altsasuarrak babesteko

2018-01-25

Manifestazioa iragarri dute apirilaren 14an Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko. Altsasuko Gurasoek eta Altsasukoak Aske taldeek egin dute deialdia. Gazteen aurkako epaiketa apirilaren 16an hasiko da eta atarian herriaren babesa izan dezaten elkarretaratze jendetsua espero dute.

Zortzi gazte daude auzipetuta, eta fiskalak 50na urteko espetxe zigorra eskatzen die seiri, 62 urtekoa beste bati, eta 12 urtekoa beste bati. Apirilaren 17tik 27ra bitartean egingo dute ahozko epaiketa. Hain justu, nabarmendu dute, epaiketa egiten denerako, hirurek urte eta erdi emango dutela kartzelan epaituak izan gabe.

GUREAN GAUR: Musika eta dantza elkarlotuz, Jito Alairen eskutik

2018-01-24

Musika eta dantza lotzen dituen ikuskizun berria izanen da ikusgai Iruñeko Gaiarre antzokian. Jito Alai izenburupean, Nafarroako azken ijito nomada eta bohemioaren inguruan sortutako ikuskizuna taularatuko dute bihartik hasita larunbatera bitarte. 

GUREAN GAUR: Cabacas auziko lehen epaiketa, GARA eta Jone Goirizelaiaren aurka

2018-01-24

Cabacas Auziari lotutako epaiketa egin dute gaur Bilboko Auzitegian. Epaituko dutena ez da arduradun politikoa, ezta Iñigo Cabacas hil zuten egunean Ertzaintzaren lana koordinatu zuen eta Ugarteko ezizenez ezagutzen dugun ertzaina ere. Gogoan izango duzue:

GUREAN GAUR: Bardoak, Nafarroako taldekako bertso ekimenak, laugarren edizioa izango du

2018-01-24

Otsailaren 2an Beran hasi eta martxoaren 24an Lekunberrin jokatuko den finalera bitarte 23 saio antolatu dituzte. Bertso-eskolen sarea indartzeko proiektu honek bertsolari eta bertsozaleen harrobia berritu, gune berriak zabaldu eta bertsolaritza bera gozamen gisa eskaintzea du helburu. Lehiaz harago hortaz, bertsolaritzaren eta euskal kulturaren festa handia datorren astean abiatuko da.

Iñaki Soto: "Agerian geratu da poliziek eskubideez eta prentsa askatasunaz duten ikuspegia"

2018-01-24

Cabacas Auziari lotutako epaiketa egin dute gaur Bilboko Auzitegian. Gara egunkariko Iñaki Soto zuzendaria eta Iñaki Iriondo kazetaria, eta Jone Goirizelaia abokatua eseri dira akusatuen aulkian. 250.000 euroko kalte ordaina eskatzen die Ugarteko-k ezizenez ezagun egindako ertzainburuak, haren “ohorea eta intimitatea” urratu egin zutela egotzita. Fiskaltzak ondorioztatu du Gara eta Naizek ertzainen arteko komunikazioa jasotzen zuten audioak zabaldu izanak informazio eskubideari erantzuten diola, eta era berean, 13.000 eurotara jeitsi du kalte ordain eskaera. Auzi saioa amaituta, ebazpenaren zain geratu da epaiketa.

 
bannerra

bannerra