Skip to main content

Gurean Gaur

Pobreziaren eta beldurraren aurka borrokatuko da ELA, maiatzaren 1ean

2018-04-25

Maiatzaren Lehena mugimendu feministaren eta pentsiodunen aldarrikapena indartzeko baliatu nahi du ELAk. Pobrezia eta beldurraren aurka borrokatzeko ekitaldi bana egingo dute Bilbon eta Iruñean. Txiki Muñozen ustez, kontraboterea antolatuta behar duelako gizarte egiaz demokratiko batek.

Deusto erriberako biztanleak auzoa bizirik nahi dute, horregatik Vicinay fabrikari bizitza ematea erabaki dute

2018-04-25

Aspalditik dabiltzate Deustoko erriberako biztanleak auzoko behar izanei erantzuten duen espazio bat eskatzen.

Bilboko udalak zorrotzaurren plan urbanistikoa aurrera eramaten duten bitartean eraikin zein fabrika desberdinak bota ditu, beste batzuk aldiz utzik usten ari da. Horrek eraikin horien ondarearen lapurreta darama. Vicinay fabrikarekin berdina gertatu baino lehen auzoko eragile zein norbanako desberdinek, barrura sartu, garbitu eta atondu, espazioa biziberrituz.

"Gizarteko estigma ezabatu nahi dugu epilepsiadunok ez gaitezen baztertuta sentitu”

2018-04-25

Gipuzkoako Epilepsia Elkarteko Eluska Arrieta eta Iker Urkiolarekin egon da Hamaika Telebista. Epilepsiaren inguruko uste faltsuez, epilepsiadunek jasaten duten bazterketaz eta ausentzien zein krisien aurrean kontuan izan beharrekoez aritu gara. Horrez gain, elkarteak dituen kontzientziazio eta laguntza programen eta etorkizunerako prestatuta dituzten ekintzen berri ere eman dute.

Virginia Imaz, sudur gorriarekin kontzientzia feminista hartu duen pailazoa

2018-04-25

Virginia Imaz ipuin kontalari eta pailazoak jaso du 2017 Berdintasunerako Emakunde saria. Haren ibilbidean ausarta izateagatik saritu du epaimahaiak, arte eszenikoen alorrean aitzindaria eta berritzailea izateagatik eta etiketen kontra borroka egiteagatik. Horri esker, pailazo ofizioari eman dion duintasuna nabarmendu dute.

Hamaika Telebista eta Boga Garagardoaren arteko hitzarmena

2018-04-24

Hamaika Telebistak eta Boga Garagardoak indarrak batu dituzte. Bilbon sinatutako hitzarmenaren bidez, balioak partekatzen dituzten bi enpresen arteko sinergiak eraikitzen dira. Gero eta globalagoa den mundu honetan, ezinbestekoa da Euskal Herrian egin, ekoiztu eta pentsatutako bertako produktuak proiektatzea. Hala egin nahi dugu, bai komunikazioan, bai elikadura burujabetzari dagokionean- Topa!

Jaurlaritza ez da Kanbon egongo, haren lekua "beste nonbait" dagoela uste duelako

2018-04-24

Eusko Jaurlaritza ez da maiatzaren 4an ETAren amaiera irudikatzeko Kanbon egingo duten topaketan egongo. Josu Erkoreka bozeramailearen arabera, Jaurlaritza ez datorrelako bat Harremanetarako Nazioarteko Taldeak, Bake Bideak eta Foro Sozial Iraunkorrak Baionan aurkeztutako ekitaldiaren ikuspuntuarekin.

Edonola ere, Erkorekak esan du Jaurlaritzak ez diola "garrantzia kendu" nahi ETAren desegiteari, baina, haren hitzetan, Lakuako Gobernuak izan beharreko "lekua" ez dago ekitaldi horretan.

Aurrera begira, berriz, ETAren azken adierazpenaren balorazioa egingo duela Jaurlaritzak esan du Erkorekak. Eta adierazpen bete beharreko baldintzak ere aurreratu ditu.

 
bannerra

bannerra