Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Danborrada 2018: Donostia bat bakarra munduan eta parranda galanta Antiguan

2018-01-22

Urtero legez, milaka lagunek parte hartu zuten Donostian eta Azpeitian antolatutako danborradetan. Afariak, festa giroa, danborradak eta bestelakoak nonahi aurkitu zitezkeen. Egitarau ofizialean eta ofizialetik kanpo. Festak ez zuen etenik izan, are gutxiago Antiguako auzoko jaietan.

GUREAN GAUR: Barakaldon euskararen erabilera handitzeko palankak aztergai, Kike Amonarriz eta Iker Martinez de Lagos-en eskutik

2018-01-19

Sasiburu Elkartea eta Barakaldoko Euskara sailaren eskutik, mahai inguru interesgarria burutu dute Ezkerraldeko herrian. Bertan, euskararen erabilerako palankak zeintzuk diren aztertu zituzten, Kike Amonarriz komunikatzaile eta telebista aurkezlea eta Topaguneako kide den Iker Martinez de Lagos-en eskutik.

Euskadi - Murias eta Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldeen aurkezpena egin dute

2018-01-19

Gizonezekoak zein emakumezkoak elkarrekin aritu dira, euskal ziklismoa berriro ere lasterketarik onenetan kokatu nahi duen proiektuaren bitartez. Jon Odriozolaren mutilek Continental Profesional lizentzia izango dute eta incluso World Tourreko karrera batzuetan arituko dira. Besteak beste, Euskal Herriko Itzulian edo Donostiako Klasikoan. Espainiako Vueltan debuta egitea da euskal eskuadraren nahietako bat. Emakumezkoetan, Agurtzane Elorriagaren eskutik, Biran paper ona egiteaz gain, nazioarteko lehiaketetan maila altua eskaini dute.

 

Borroka indigenak lideratzen dituzten emakumek pairatzen duten estigmatizazioa eta jazarpena salatu du Chavezek

2018-01-19

Hainbat mehatxu eta erasoren ostean, ekainaren 7an, meategi baten aurkako ekinaldi batetik zetorrela, gizon talde armatu bat Lolita Chavez hiltzen saiatu zen. Mendira ihes egin zuen, eta bere bizia arriskuan ez jartzeko, ezkutuan izan da orain arte, baina orain helburu du Europan ezagutaraztea bere eta kitxe herriaren borroka.

"De Miguelen sarekoek stablishmentaren babesa izan zuten"

2018-01-18

Josu Izagirre Arabako fiskal nagusiak deklaratu du gaur De Miguel auziko epaiketan, eta azpimarratu du froga gisa aurkeztu diren grabazio eta mezu elektronikoek argi islatzen dutela De Miguelek gidatzen zuen ustezko sareak legez kanpoko komisioak eskatu zituela, Arabako Foru Aldundiaren kontu ofizialetatik, eta kontratu publikoen truke.

Lolita Chavez: "Transnazionalak gerarazi ditugu eta harago joateko indarra ematen du horrek"

2018-01-18

Hainbat mehatxu eta erasoren ostean, ekainaren 7an, meategi baten aurkako ekinaldi batetik itzultzerakoan, gizon talde armatu bat Lolita Chavez hiltzen saiatu zen. Guatemalako Kitxe herri indigenaren kontseiluko burua da. Erasoaren aurrean, mendira ihes egin zuen, eta bere bizia arriskuan ez jartzeko, ezkutuan izan da orain arte. Orain, helburu du Europan ezagutaraztea bere eta kitxe herriaren borroka, eta Euskal Herrian dago asteotan.

 
bannerra

bannerra