Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Azkuna Zentroa, kultura hiriko erdigunean bost urte gehiagoz

2019-01-15
Bilboko Azkuna Zentroak hurrengo lau urteetan garatuko duen Proiektu Programa aurkeztu du. Hiriko alkate Juan Mari Aburto eta Fernando Perez zuzendariak azaldu dutenez, planak Alhondegia “gizarte eta kultura garaikidearen lokailu” bilakatuko da, esperientzia artistikoei bide emanez. Programazioak sei lan ildo nagusi izango ditu, elkarren artean harremanetan arituko direnak: Arte garaikidea, arte biziak, zinema eta ikus-entzunezkoak, gizartea, kultura digitala eta literatura.
EHZ festibal zaharberritua ekainaren 28, 29 eta 30ean ospatuko da

2019-01-15
EHZ festibala zahar-berriturik itzuliko da uda honetan. Ekainaren 28, 29 eta 30ean ospatuko da, oraindik zehaztear dagoen kokalekuan eta herri baten barnean antolatuko da, bertako egitura eta kolektiboak kontuan izanda.
Zer ari da gertatzen Iruña Veleiarekin?

2019-01-14
¿Que esta pasando en Iruña Veleia? Zer ari da gertatzen Iruña-Veleiarekin. Izenburu hori duen liburua aurkeztu du aste honetan Juan Martin Elexpuru, idazle eta filologoak. Hamarkada bat igaro da dagoeneko kasua lehertu zenetik, eta oraindik ez dago batere argi aztarnategian egindako aurkikuntzak egiazkoak ala faltsuak diren. Hamarkada honetan gertatutakoaren kronologia egin du liburuan Elexpuruk. Aurkikuntzen egiazkotasunaren alde eta aurka doazen dokumentuak bildu ditu, eta horrenbesteko fama lortu duten ostraken irudi eta deskribapenak ere jaso ditu liburuan.
Bat, Barik eta Mugi txartelak EAEko garraiobide guztietan erabili ahal izango dira laster

2019-01-15
Garraio Agintaritzak jakinarazi duenez, hiru lurraldeetako garraio guztiek onartuko dituzte hiru txartelak RENFE aldiriak zerbitzua salbu, izan ere, azken hau Espainiako Gobernuaren esku dago. Aurrerantzean txartel bakarrerako pausua nola eman aztertuko dutela adierazi du ere Garraio Agintaritzak.
49 proposamen iritsi dira Iruñeko Askatasunaren plazako monumentu faxista birpentsatzeko lehiaketara

2019-01-15
Iruñeko Udalak, Askatasunaren plazan kokatutako Erorien Monumentua delakoa birpentsatzeko nazioarteko lehiaketan, 49 proiektu aurkeztu direla jakinarazi du. Epaimahaia hilabete honetan zehar bilduko da eta horietatik 5 eta 7 lanen artean aukeratuko dituzteprozesu parte hartzailean eztabaidatuak izan daitezen. Gaur Joseba Asiron alkateak Sanjurjo generalaren desobiratzearen inguruko sententziaren berri eman du.
Helduen egoitzetako lan gatazkan esku hartzeko eskatu die LABek Gipuzkoako Batzar Nagusiei

2019-01-15
LABek idatzi bat erregistratu du Gipuzkoako Batzar Nagusian helduen egoitzetako egoera desblokeatu eta hitzarmen duin bat lortzeko. LAB sindikatuak inposatzen dieten egoera salatu nahi du, Gipuzkoako Foru Aldundiak, oraindik ere Gipuzkoako herrialdeko hitzarmenik gabe daudelako, Patronalak, zerbitzua merkantilizatzen dutelako eta ELA sindikatuak mahai negoziatzaileari eta sindikatuei erakutsi dieten errespetu falta.
 
bannerra

bannerra