Skip to main content

Gurean Gaur

Krudelkeriarik gabeko sanferminak aldarrikatu dituzte animalien defentsarako plataformek

2018-07-05

Zezenketen aurkako ekimena burutu dute gaur goizean Iruñeko Udaletxe aurrean AnimaNaturalis eta PETA elkarteek. Sanferminen atarian, urtero legez, animalien aurkako tratu txarrak salatu dituzte. Aldarrikatu dute badela garaia krudelkeriarik gabeko jai eredua sustatzeko.

 

40 urte geroago, presoak etxeratzeko aldarri berbera

2018-07-05

78ko Sanferminetan, poliziak German Rodriguez hil aurretik zezen plazan zabaldutako pankarta bera zabaldu zuten atzo arratsaldean Iruñean Bada garaia, San Fermin sin presos ni presas leloarekin.

Azkuna zentroko mediateka 37 egun greba mugagabean

2018-07-05

Azkuna Zentroko Mediatekako langileak 37 egun daramatzate greba mugagabean. Euren prekarietatea salatzeko hasi zuten greba joan den maiatzaren 30ean. Azpikontratazioaren bidez eskaintzen du zerbitzu hau Bilboko Udalak eta langileen eskaeren artean esleipena jasotzen duten enpresen arteko subrogazioa, soldata duinak eta antzinatasuna aitortzea daude. Azken batean, langileek azaltzen dutenez, dagokien hitzarmena aplikatzea nahi dute, alegia, Bizkaiko Eskuhartze Sozialaren hitzarmena. Enpresarekin akordio batera heldu dira eta Udaletxearen eskuetan dago orain behar den aurrekontu igoera onartzea, baina ordura arte, Aburtoren lantaldea ez da horretarako prest agertu.

Udal gobernuan oposizioa egitea leporatu die Asironek Aranzadiri eta Ezkerrari

2018-07-04

Udal gobernuaren berrantolaketan, Asironek alkatetzaren esku utziko du berdintasun arloa, eta aurpegi berri bat sartuko du gobernuan: Mikel Armendariz, parte hartze sailean. Onartu du sortu den egoerak eskuin mediatikoa eta politikoari soilik egiten diola mesede.

Horrez gain, Asironek Aranzadiri eta Ezkerrari aurpegiratu die "gobernu barrutik oposizioa" egin izana, gogorarazi baitu ez dela lehen aldia laukoaren barruan desadostasunak sortzen direna.

EGUNEKOA: uztailaren 4ko albiste nagusiak

2018-07-04

Iruñeko udal gobernuan sortutako krisiari eta Bilbon aurkeztutako Osasunbideak elkarteari erreparatu diegu gai politikoetan. Gizarte arloan, berriz, brebeta euskaraz egiteko aldarrikatuz Bordeleko errektoretzan Seaskak egindako protestaren berri jaso dugu, besteak beste.

Geltoki, ekonomia soziala bultzatzen duen eremua

2018-07-04

Iruñeko autobus geltoki zaharra eraberritu duen proiektua da Geltoki. Ekonomia solidarioa, elikadura burujabetza eta kultur gune alternatiboak sustatzea du helburu. Orain dela aste gutxi batzuk ireki zuten eta harrera ona izan du herritarren aldetik. Geltokin, besteak beste, bertako eta sasoiko produktuak erabiltzen dituen taberna eta jatetxea dago, bigarren eskuko arropa denda, umeei zuzendutako jolas eremuak eta artistendako erakusleiho ere bada.

 

 
bannerra

bannerra