Skip to main content

Gurean Gaur

Antonio Álvarez-Solís: "Demokratikoki hil nahi dut, eta hori herentzian utzi"

2020-03-31
Chato Galante eta Álvarez Solís egungo historiako erreferente politikoak zendu dira azken egunotan eta minutu batean bada ere, tartea egin nahi izan diegu in memoriam Hamaika Telebistan.
Baionako auzo bereko bi erizaini etxebizitzatik joan daitezela eskatu diete

2020-03-30
Bi erizainek gutun berbera aurkitu dute etxeko eta autoko ateetan zintzilik. Bizilagunen bizitza arriskuan jartzeagatik idatzi dizkiete gutunak. Jean Rene Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakari eta Baionako alkateak berak kritikatu ditu gutunak eta osasun arloko langileek "errespetu sakona" merezi dutela adierazi du.
Txibite presidenteak "babes osoa" adierazi dio Sanchezi

2020-03-30
Nafarroako presidenteak errege dekretu berria baloratu du eta herritarren osasuna "beti lehenetsi" duela azpimarratu du.
Josean Ezkurra (Txinan bizi den euskalduna): "Atzerritarrekiko mesfidantza piztu da Txinan"

2020-03-30
Josean Ezkurra nafarra Txinan bizi da orain eta herrialdeak normaltasuna berreskuratzen duen unean, bertako egungo egoera deskribatu du.
Juan Karlos Izagirre (EH Bildu): "Osasuna lehen planoan jarri behar eta gero etorri behar dira ekonomia indartzeko planoak"

2020-03-30
Osasungintza ofizio du Juan Karlos Izagirrek, horiek horrela Osakidetzaren egoera gertutik ezagutzen du Juan Karlos Izagirrek. EH Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen bozeramailearen esanetan, "osasuna lehenetsi behar da" eta Covid 19 gaitzak eragindako izurritearen ondoren, osasungintzan egindako "murrizketak" atzean geratu behar direla nabarmendu du.
Iruñeko hainbat aterpe etxerik gabeko pertsonentzat egokitu dituzte

2020-03-30
Iruñeko Udalak erabakiak hartu ditu hainbat arlotan koronabirusaren krisiari erantzunez; besteak beste,krisiaren eraginez kalean daudenak hainbat aterpetan hartuko dituzte, Bestalde, adierazi dute MercaIruñan ez dutela produkturik salduko.