Skip to main content

Gurean Gaur

Foro Sozialak ezberdinen arteko elkarrizketa indartzeko beharra adierazi dio Parlamentuko presidenteari

2020-01-29
Gaurko bileran “Bizikidetza demokratikoa Nafarroan. 2019-2023 legegintzaldiko erronkak eta aukerak” txostena helarazi diote Unai Hualderi.Azaroaren 20 eta 26ko topaketen ostean bildutako gogoetak eta haietatik egindako irakurketa barnebiltzen dituen txostena aurkeztu du gaurkoan Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak
EH Bilduk salatu du Bilboko udal gobernuak proposatutako HAPOa "merkatu eta interes pribatuen menpe" dagoela

2020-01-29
Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren inguruko eztabaida emango da bihar Bilboko Udaleko osoko bilkuran. Horren harira, EH Bildu Bilbok azaldu duenez, Udal Gobernuaren apustua etxebizitza berriekin osatutako gune handiak sortzea da. Alderdiak salatu duenez, Udal gobernuak proposamen pribatu, enpresa eta elizaren proposamen gehienak onartzen ditu. Aldiz, auzokideen edota kultur eta elkarte sozialen proposamen gehienak bertan behera uzten ditu.
Biktimek "beldurrik ez izateko" helburua du Lakuaren Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Jarduera-planak

2020-01-29
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako jardun-plana aurkeztu dute gaur Bilboko Justizia Jauregian. 2019-2021 aldirako indarrean egongo den programaren jomuga biktimarekiko arreta-, informazio- eta laguntza-zerbitzuak indargarritzea da.
Baskoniak eta Osasunak taldea indartu dute neguko merkatuan

2020-01-28
Bai Baskoniak saskibaloian, bai Osasunak futbolean beraien azken jokalariak aurkeztu dituzte. Chimy Avilaren lesio larriaren ondoren, Enric Gallego sinatu du Nafarroako taldeak. Bestalde, Dusko Ivanovicek Semaj Christon izango du bere esanetara.
Ostiralean hasiko da Ikusi eta Ikasi programaren 16. edizioa Bilbon, gazteek aisialdia euskaraz gozatzeko

2020-01-28
Ikusi eta Ikasi programaren hamaseigarren edizioa urtarrilaren 31an hasiko da "Mera, Mari eta Lari" ikuskizunarekin Errekalde auzoan. Auzo guztietara helduko da maiatzera bitartean. Doako 30 ikuskizun eta 35 lantegi antolatu dituzte Euskaltzaleen Topaguneak eta Bilboko Udalak, hiriburuko auzo guztietan eskainiko direnak. Aurten estreinakoz, gainera, familian parte hartzeaz gain, 8 eta 10 hamar urte bitartekoek gozatu ahal izango dituzte proposamenak, gurasorik gabe.
Espetxeratutako buruzagi independentistak Kataluniako Parlamentuan izan dira

2020-01-28
Kataluniako buruzagi independentista espetxeratuak parlamentuan izan dira gaurkoan 155 artikuluaren aplikazioa aztertzeko batzordean. Oriol Junqueras, Jordi Turull, Raul Romeva, Dolors Bassa, Joaquim Forn eta Josep Rull egon dira bertan hain zuzen, espetxean baimena eskatuta.
 
bannerra

bannerra