Skip to main content

Gurean Gaur

TTAP aldizkariak badu jada Nafarroako edizioa

2019-06-14
Atzokoan aurkeztu zuten TTAP aldizkari elektronikoaren Nafarroako bertsioa. Gailu mugikorretara egokitutako kanala izango da, irakurtzeko orduan erraza izango dena eta hainbat formatutan oinarrituko den multimedia euskarria.
Joseba Asiron: "PSNk betikoa egingo du, eskuinari alkatetza emango dio"

2019-06-13
Milaka pertsonarekin batera udal plazan egindako agerraldiaren ostean, Joseba Asironek bilkura bana egitera gonbidatu zituen PSN eta Geroa Bai. Sozialistek hitzordura joateari uko egin diote eta EH Bildurengandik “inolako xantaia edo mehatxurik” onartuko ez dutela zehaztu dute. Horren aurrean, Asironek bera, PSNk “betikoa egingo duela” nabarmendu du. Alegia, “eskuinari alkatetza ematea”. Bestalde, aipatzea, EH Bilduk Arrigorriaga eta Tafallako aginte makilak lortuko dituela.
Mugak Zabalduz karabanak Europako hegoaldeko mugako errealitatea salatuko du aurten

2019-06-13
Euskal Herritik eta espainiar Estatuko beste leku batzuetatik abiatuko da bederatzi egunean Andaluzia eta Ceutara helduz. Uztailak 12tik 21era burutuko da estatuko laugarren Mugak Zabalduz karabana. Nazioarteko ekimena da. Antolatzaileek adierazi dute beste erakunde batzuekin aliantzak eratzeko helburua daukatela. Italiako Carovane Migrantiko kideek ere parte hartuko dute, adibidez. Andaluziarako bidea hartzearen arrazoia da hara iritsi direla Europako eskualdeetatik datozen migratzaile gehien. Adierazi dute, honen ondorioz, harrera-sistema instituzionalaren gabezia larriak azaleratu direla. Martxaren bidez errealitate desberdinak erakutsi nahi dituzte. Granadatik Motrilera doaz kulturartekotasuna ikusteko, Agecirasen dagoen Espainiako Barneratze Zentro handienetik pasatuko dira eta Huelvako probintzian amaituko dute. Karabana erabiliko dute salaketarako ekintzen eragina areagotzeko eta bertan boluntario izateko ekainaren 23an itxiko da inskripzio-epea.
Gaur hasi da Ernaik antolatutako " Bizitzak biziarazi" ekimena

2019-06-13
Gaur hasi da Ernaik antolatutako “Bizitzak biziarazi” ekimena. Euskal Herri osoko hainbat txoko eta bazterretan antolatu ditu ekimenak gazte antolakundeak. Horietako bat da Aiaraldea. Saratxoko industriagunean hasi dute eguna bertako gazteek. Bertatik hasi eta Laudiorainoko martxa bat egin dute, gazteek pairatzen duten prekarietatea salatzeko. Ostegunean hasi eta larunbatera arte luzatuko da “Bizitzak biziarazi” ekimena. Ostegun eta ostiralean herri eta eskualdeen txanda izango da. Larunbatean berriz Gasteizen bilduko dira denak. Egunotan antolatutako martxa, hitzaldi eta tailerren bitartez, gazteek pairatzen duten prekarietate egoera salatu eta bestelako bizi eredu eta proiektuen aldeko aldarria zabaltzea dute helburu Ernaiko gazteek.
Etxeratek espainiar Gobernuari eskatu dio presoei ez jartzeko inongo trabarik bide juridikoa egiteko

2019-06-13
2017an, ibilbide juridiko bati ekin zioten EPPK euskal preso politikoen kolektiboak eta bide horren balantzearen emaitzak “gazi gozoak ” direla adierazi du Onintza Ostolaza abokatuak, Etxeratek gaur egin duen prentsaurrekoan. Abokatuak jakinarazi duenez, denbora honetan 53 euskal preso politiko gelditu dira aske, horietako gehienak kondena osoa beteta; hortaz, 213 euskal preso daude gaur egun Estatu espainiarreko kartzeletan. Horietatik bi herenek (142 presok) hasi dute ibilbide juridiko berria. Kaleratzeak lortu asmoz, gradu aldaketak eskatzen hasi dira edota espetxe sistemak presoen esku jartzen dituen lanpostuetan izen ematen. Abokatuek, baina, salatu dute espetxeetako Tratamendu Batzordeen jarrera erasokorra dela, eta presoek egindako urratsak gutxietsi eta zailtasunak jartzen dizkietela. Horrela, abokatuek eskaera zehatzak egin dizkiete espetxe bakoitzeko tratamendu batzordeei, espetxe zuzendaritza orokorrari eta, beraz, gobernu espainiarrari: “Utz diezaiotela iraganeko espetxe politika ezartzeari; laga diezaietela presoei banakako bidea egiten, eta errespeta dezatela behingoz beren legedi arrunta”. Zaintza epaitegi zentralari, berriz, exijitu diote “espetxe politika iraganeko politika antiterroristatik at uzteko eta ausardiaz jokatuz, errespetatzeko presoen eskubideak”. Bestalde, Etxerateko senideen izenean, Urtzi Errazkinek espainiar Gobernuari eskatu dio presoei ez jartzeko inongo trabarik bide juridikoa egiteko.
Izarren erasotzaileak aske jarraituko du ahozko epaiketa hasi arte

2019-06-13
Sara majarenasen alabaren eraotzailea aske jarraituko du ahozko epaiketa ospatu arte. Valentziako auzitegiak aske jarraitzea erabaki du, fiskaltzaren eta akusazio partikularraren eskaera deuseztatuz, ihes egiteko arriskurik ez daoela argudiatuz. 2017an sastakatu zuen Majarenasen bikote ohiak, bi urte zuen Izar. Urte horretako urtarrilean izan zen erasoa, eta aurtengo otsailean aske geratu da. Sara eta Izar, otsailetik, Ertzaintzaren zaintzapean daude.
 
bannerra

bannerra