Skip to main content

Gurean Gaur

Arrazakeriaren aurkako kontzientzia zabaltzeko elkarlanean aritzen dira SOS Arrazakeria eta Nafarroako Gobernua

2018-03-30

Arrazakeria eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu da hilabete honetan. Horren harira, mobilizazioak izan dira, SOS Arrazakeriak salatzen duen bezala, gure gizartean jarrera arrazistek dirautelako eta etorkinek oztopoak aurkitzen dituztelako hona etortzerakoan, lana eta etxebizitza aurkitzerako orduan, batez ere. SOS Arrazakeriarekin elkarlanean, hain zuzen, Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia aritzen da. Horrek arrazakeriaren aurkako ekintzak bultzatzeko, aniztasunean oinarritutako proiektuak diruz laguntzen dituzte. Uneotan, ikastetxeekin batera abian dute proiektu berri bat estereotipoak eta aurreiritziak lantzeko helburu duena.

ASTEKO KRONIKA: Altsasuko gazteek 500 egun bete dituzte espetxean

2018-03-30

Martxoaren 29an bete dira 500 egun Oihan Arnanz, Jokin Unamuno eta Adur Ramirez de Alda gazte altsasuarrak espetxeratu zituztenetik. Hirurak eta auzipetuta dauden beste bost gazteak apirilaren 16tik aurrera epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean. Testuinguru horretan, auzipetuen gurasoen eta Altsasukoak aske plataformakoen adierazpenak bildu ditugu asteko albiste errepasoan.

Horrez gain, Foro Sozialak aste honetan aurkeztutako gomendioen berri ere jaso dugu: iheslarien itzulera eta presoen birgizarteratzea errazteko gakoak plazaratu baititu, besteak beste. Asteko albiste bilduman, lekua egin diegu euskalgintzako berriei, erabakitzeko eskubidearekin lotutakoek eta kultura gaiei ere.

36ko eraildakoen omenean jarritako "tropezoiak" eraso dituzte Iruñean

2018-03-30

Memoria historikoa berreskuratzeko bidean, Affna-36 Fusilatuen Senideen Elkarteak 36ko eraildakoak gogoratzeko oroimen plakak, tropezoiak izenekoak, kokatu zituen orain dela egun gutxi batzuk Iruñeko Alde Zaharreko zenbait kaletan. Asteartean, aldiz, jarritako 11 plaka horietako 3 eraso egin zituzten.

Nork bere Aberri Eguna, nork bere aldarrikapenekin

2018-03-29

EAJk Espainiako Gobernuari esan dio beste alderdi batzuetan bila dezala Espainiako Aurrekontu Orokorrak onartzeko babesa. Aberri egunerako beren asmoak aurkezteko agerraldian esan ditu hitz horiek Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, eta PPri iradoki dio PSOEri begira diezaiola, popularrekin batera 155. Artikuluaren ezarpena babestu zutela eta. Igandean, Bilbon ospatuko dute aberri eguna jeltzaleek, Gure etorkizuna, gure Aberria lelopean. 

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ahal Duguk ere Bilbon ospatuko du Aberri Eguna. Ekitaldi bat egingo du igandean Bilbon, Gure eskubideen jabe. Eskubide sozialek herria eraikitzen dute lelopean. Andeka Larrea Komunikazio idazkariaren arabera, herrialdea herritarren kezketatik abiatuta soilik ulertzen delako eta burujabetza ez dagolako etorkizun idiliko batean.

Bien bitartean, EH Bilduk eta EH Baik Iruñeko eta Donibane-Garaziko deialdiekin bat egin dute, eta gogorarazi Euskal Herriko egungo egoerak eskaintzen dituen aukerak baliatu beharra dagoela, erabakitzeko eskubidea egikaritzeko.

Altsasuko gazteek 500 egun bete dituzte espetxean

2018-03-29

Altsasuko gazteen epaiketarako ateetan,  justizia eskatzeko azkeneko mobilizazioa izanen da apirilaren 14an. Altsasukoa Aske plataformako kide den Aritz Leozek salatu du Altsasuko herria eta gazteak hasieratik kriminalizatu dituztela eta izugarrizko injustiziak izan direla prozesu osoan, haren hitzetan.

 

Basque Fest: euskal kulturaz gozatzeko jaialdia, Bilbon

2018-03-29

Martxoaren 28tik abian da aurtengo Basque Fest Jaialdia Bilbon. Euskal kulturaz gozatzeko 200 proposamen baino gehiago batu dituzte egitarauan. Jaialdiak izan duen programarik zabalena da aurtengoa eta apirilaren 1era arte iraungo du. Ostegunez Bilboren historiak bizia hartu du eta bisita antzeztuak egin dituzte hiriko gidari lanetan aritu diren Anfitrioiek. Bitxikeria eta bilbainaden artean, kalejiren, erraldoien eta buruhandien erritmoan mugitzen den hiria ezagutarazi dute.

 
bannerra

bannerra