Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

GUREAN GAUR: Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du Egin egunkariaren ondarea

2018-02-28

Nekane Zinkunegi lankidea Hernanira hurbildu da. Izan ere, bertan Egin egunkariaren instalazio zaharrak daude eta aurrerantzean Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du berripaperaren ondarea Euskadiko Artxibo Historikora eraman asmoz. Gogoratu, 1998ko uztailean Egin itxi zutenetik, Garzon epailearen aginduz, egunkariko arduradunetako batzuk espetxean egon direla eta bere instalazioak denboraren menpe egon direla.

Chrysallis Euskal Herria: Ekairen kasua ez da bakarra, gazte gehiago daude egoera berdinean

2018-02-23

Chrysallis Euskal Herriako Bea Sever kidearekin elkartu gara Ekai Ondarruko gazte transexualaren egoeraz hitzegiteko eta beraien erakundeeak daurrera begira dituen erronkei buruz.

Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko da duela bi hamarkada itxitako 'Egin'-en ondarea

2018-02-27

Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak Egin egunkariaren ondare dokumentala Euskadiko Artxibo Historikora eramango du, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Auzitegi Nazionalari baimena eskatu eta hark baietza eman ondoren.

Teresa Toda Egin-eko zuzendariordearen hitzetan, berandu etorri da albistea, eta zalantza du material horretatik gehiena kaltetua egongo ez ote den. Hala ere, salbatu daitekeena babestea egokia iruditzan zaio, baina argi utzi du urte gehiegi pasatu direla ezer egin gabe.

40 Minutu Rock jaialdiaren inguruko saio berezia egingo du Hamaika Telebistak

2018-02-27

Milaka lagun bildu ziren Durangoko Landakon musika eta elkartasuna lotzen dituen 40 Minutu Rock jaialdian. Hamaika Telebistak, festibalak emandakoaren inguruko saio berezia eskainiko du. Hitzordua, martxoaren 28an, 22:00etan.

Super Enduroko Euskadiko Sari Nagusia lehiatuko dute Barakaldon

2018-02-27

Martxoaren 3an, Super Enduroko Euskadiko Sari Nagusia lehiatuko dute Barakaldoko BEC-en. 12 pilotu sailkatuko dira finalera eta ikusleek mundu mailako espezialistarik onenak bertatik bertara ikusi ahal izango dituzte. Hamaika Telebistak, bost sarrera bikoitz zozketatzen ditu BEC-era joateko.

EiTBk uko egin dio 'Armagabetzea. Euskal bidea' liburuaren iragarkia hedatzeari

2018-02-26

EiTBk Radio Euskadin eta Euskadi Irratian Armagabetzea. Euskal bidea liburuari buruzko iragarki laburra emititzeari uko egin dio, esaldi batzuek «kutsu politikoa» omen dutelako. Iragarkia hedatzekotan, esaldi bat kentzea jarri dute baldintza gisa.

Liburua Iñaki Egañak egin du, Gara, Naiz.eus eta Mediabask-eko kazetariekin elkarlanean. ETA erakundea armagabetzera eraman zuen prozesua nolakoa izan zen jaso dute bertan.

 
bannerra

bannerra